Sotera Zubiaurre Garitaonaindia
Elgoibar (Gipuzkoa) (1908-2004)
Biografia
1909an jaio zen Elgoibarko Usetxe baserrian. Gurasoak eta zortzi anai-arreba bizi ziren bertan, eta bera zazpigarrena dugu. Ama Ermukoa zen, Berdengilokoa; aita, berriz, elgoibartarra. Bost urterekin hasi zen eskolan Maalako Ospitalean, eta han jardun zuen 13 urtera arte. Hango abesbatzan ibili zen eta Orfeoirako probak egiteko ere deitu zioten. 25 urterekin Prudencio Iribarrenekin ezkondu zen. Ezkontza uztailaren 5ean izan zen, eta egun haietan Iruñeko San Ferminak zirenez, eztei-bidaia haranzko bidean hasi zuten. Baina lasaitasun gutxiegi aurkitu zutenez han, azkenean Bartzelona eta Madril bisitatzera joan ziren.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-013 | 2002 | Elgoibartarren esanetan | Jabi Leon |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute