Juliana Irizar Goiburu
Elgoibar (Gipuzkoa) (1912-2011)
Biografia
Idiazabalen jaio zen Mitzizar baserrian 1912an, eta 14 urte bete zituen arte egon zen bertan. 7 urte zituela hasi zen eskolan Idiazabalen eta 12 urte bete arte ikasi zuen. Zazpi anai-arrebaren artean bigarrena, 14 urterekin Donostiara joan behar izan zuen familia oso aberats baten etxera zerbitzatzera. "Izatez elgoibartarrak ziren, baina Argentinara joan eta han dirutza handia egin zuten". Gerora, pare bat urtez Donostiako hotel txiki batean lan egin ondoren, Elgoibarrera etorri zen 27 urte zituela. Modesto Arriolarekin ezkondu zen 1940. urtean. Alargun gelditzean, familia aurrera ateratzeko, halabeharrez, lanean hasi behar izan zuen. Horrela, 1953. urtean Sallobente-Ermuaran auzotik kalera etorri ziren bizi izatera. Estanko batean lan egiteko aukera izan zuen, eta familia aurrera ateratzea lortu zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-019 | 2002 | Elgoibartarren esanetan | Jabi Leon |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute