Julen Iriondo Bergaretxe
Elgoibar (Gipuzkoa) (1920-2014)
Biografia
Santa Ana kaleko Sansonenekua etxeko hirugarren pisuan jaio zen. Aita zuen bertakoa eta ama San Antolin auzoko Zabalatorre baserrikoa. Gerra hasi aurretxoan, eskolari utzi eta lanean hasi zen 'Gabilondo y Cía' arma-lantegian. Mobilizatuta bezala egin zuen lan lantegi hartan, baina gerra bukatu zenean, urtebeteko soldadutza egin behar izan zuen Deustuko 'Recuperación de Automóviles' zentroan lanean. 13 urterekin, Elgoibarko musika-bandan tronpeta jotzen hasi zen. Beranduago, bandako zuzendari izan zen urte batzuetan. 50eko hamarkadan, Iriondo altzari-denda ireki zuen. Kontxa Azkue elgoibartarrarekin ezkondu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-041 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute