Joxe Odria Osoro
Elgoibar (Gipuzkoa) (1913-2010)
Biografia
Larruskaingo (Bizkaia) Damakorta baserrian jaio zen. Sei urte zituela, ama alargun gelditu zen. Bederatzi urterekin Elgoibarrera etorri ziren, eta Goenagatxebarria ("Guenetxeberri") baserrian jarri ziren bizitzen, baita amona ere. Sei anai-arrebaren artean bosgarrena zen bera. Ermuaran-Sallobente auzoko Luis Etxanizek Mokoroa baserrian ematen zituen klaseetara joan zen. Gerra aurretik, San Pedroko fabrikan hasi zen lanean 19 urte zituela. Soldadu joan behar izan zuen, ordea, eta hiru hilabetean Bilbon egon zen zauriturik. Gerraz gero, Iriondorekin latorritegian hasi zen ikasten. Gerora, bere kontura jarri zuen beste latorritegi bat. Dantzaria bera, hamaika jaialditan aritu zen Miren Vallejo elgoibartarra bikote zuela. Bere emaztea Maltzagako erromerian ezagutu zuen. Berak 26 urte zituen, eta Teodora Aldazabalek, bere emazte izango zenak, 17. Handik zortzi bat urtera, Plazentzian ezkondu ziren.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-014 | 2002 | Elgoibartarren esanetan | Jabi Leon |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute