Josefa Gabilondo Agirregomezkorta
Elgoibar (Gipuzkoa) (1920)
Biografia
Idotorbe (San Pedro) auzoko Egigurentxiki ("Eguentxiki") baserrian jaio zen. Bost anai-arrebatatik laugarrena izan zen. Aita etxekoa eta ama auzoko Aubia (Aubixa) baserrikoa zen. Bederatzitik 13 urtera arte auzoko eskolan ikasi zuen. Gero, kalera joan zen josten ikastera. Gerran anaia bat eta aita galdu zituen, eta honen ondorioz ama ere hil egin zitzaion. Baserrian bizi izan da beti. Urtetan, egunero joaten zen kalera esnea saltzera. Armueta baserrira ezkondu zen etxeko Antonio Arrizabalagarekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-058 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute