Jose Zuatzubizkar Goenaga
Elgoibar (Gipuzkoa) (1922-2015)
Biografia
Elgoibarko San Ignazio kalean jaio zen (orain Trenbide kalea). Aita Arrasateko Meatzerreka auzoko Txoza baserrikoa, eta ama Zestoako Arruagoikoa "Arruagoia" auzokoa zen. Sei seme-alaba izan zituzten. Josek eskola publikoetan ikasi zuen bost urtetatik 15 urte arte. Marrazketa eta geometria ere ikasi zituen gau-eskolan. Zubiaurre tailerrean egin zuen lan gerra denboran, espoletak egiten. Gero aita eta anaiarekin, Felipe Zuazubizkar etxeko tailerrean egin zuen lan. Baserrietarako makina txikiak egiten zituzten, eta iturgintzarako erremintak. Tailerra handitu zutenean, 1941. urtean, Akar izena hartu zuen. Jose jubilatu zenean itxi zuen tailerra. Aldai baserrian jaiotako Sabina Arrietarekin ezkondu zen. Lau alaba dituzte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-056 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute