Elgeta (Gipuzkoa)

Lan-tresnak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lan-tresnak. Erabilpena. Lexikoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero bazeuan halako kuñan bat? Egurrezko kuñarik edo erabiltzen zenduen?
- Bai, egurrezkuakin ibiltzen giñan.
- Egurrezkua?
- Egurrezkua bai.
- Eta zetako?
- Ba, [...]aizkoriakin [gebizenian]-ta egurrezko kuñia ein ta gero ha estutzen bazan be, hola, [zerian] ebaten bazan, estutzen bazan be, ha sartu ta lekua eraitteko. Ta aizkoriakin brintzatzen bazan be, ba, [zerian], aizkoriakin eindakua geiztua badao, kuñia sartu ta harekin fuerza gehixao. Burdiñezkuak, ba, gogorragua da izan, baiña burdiñezkua orduan, burdiñezkua baiño egurrezkua gehixao usatzen zan ta...
- Errezaua zan eukitzeko, ezta? Bueno, norberak eitteko edo...
- Bai. Ba, noberak basuan ein be eitten eban ta...
- Kuña horrek bazeuken izenen bat edo?
- Zirixa. Ta burdiñazkua dana burdin-zirixa.
- Eta mazuak? Lehen esan dozu egurrezko mazuak...
- Egurrezko mazuak.
- Horrek bazeuken bestelako izenik? Ez?
- Gu mazua [zertzen] giñan ta...
- Burdiñezkorik erabiltzen zenduen, burdiñezko mazorik, zeozetarako?
- Bueno, ba, burdiñezko zera bazan, zirixak baziran, burdiñezko mazua be bai. Mazua, maillua. Bat.
- Maillua. Zuk maillua esaten [dozu]...
- Maillua. Erderazko zera da, ezta? Maillua ba...
- Baiña zuk esaten dozu maillua, ezta?
- Maillua, mazua... Bixetara zertzen da.
- Bardin da mazua egurrezkua edo burdiñezkua ala maillua bakarrik burdiñezkua?
- Burdiñezkuari bakarrik esaten jakon maillua.
- Eta egurrezkuari?
- Egurrezkuari mazua.
- Hori da.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia