Eibar (Gipuzkoa)

Paseatu, josi eta dantza

Paseatu, josi eta dantza <p>Paseora asko joaten ziren; tailerretan ez zebilen andre askorik, gerra aurretik. Egunero jostera joaten zen arratsaldetan. Bergarara joaten zen udan. Untzagan eguenetan eta domeketan musika egoten zen, gauean. Jende asko joaten zen Bergaratik eta Durangotik. Neska asko ezkondu ziren kanpokoekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-030-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Paseora asko joaten ziren; tailerretan ez zebilen andre askorik, gerra aurretik. Egunero jostera joaten zen arratsaldetan. Bergarara joaten zen udan. Untzagan eguenetan eta domeketan musika egoten zen, gauean. Jende asko joaten zen Bergaratik eta Durangotik. Neska asko ezkondu ziren kanpokoekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, bestela, esan dozu zapatu arratsalde eta domeketan pasiora?
- Pasiora asko. Pasiora... Orduan taillarrera ez zan juaten andrazkorik, ez zan juaten; gerra ostian zan taillarrera hasi zana jentia, gerra ostian taillarrera.
- Eta zuek gazte-denporan, 16-18 urtekin eta, ze eitten zenduen? Zapatu-domeketan ze eitten zenduen?
- Jostera, egunero jostera arratsaldetan. Ni neu egunero jostera arratsaldetan.
- Eta jai zanian?
- Jai zanian ba "a lo que llegaba".
- Bailerik-eta egongo zan?
- E?
- Bailiak-eta izango ziran, ez?
- Ba... Debara-ta udia zanian, eta... Bueno, bai, gazte-denporia bastante politta pasau neban nik.
- Eta Untzagan dantzak eta?
- Honbre! a bai, eguena eta domekan.
- Eguenetan be bai, e?
- Eguenetan musikia egoten zan.
- Arratsaldian?
- Gabian.
- Gabian?
- Gabian. Eguen gabian musikia ta domekan be gabian.
- Eta jende asko juaten zan?
- Asko. Ta Durango ta Bergara ta etorten ziran Eibarrera. Eibar... Eibar izan zan kapitala.
- Bai, e?
- Buuu... Eibar kapitala. Eibartik Durangora ta Bergarara ta, jende… "chicas muy seleccionadas" juan zian.
- A bai? Bergaratik etorri eta hara ezkondu neskak?
- Bai, bai, bai. Bergarako mutillak neska zerak asko eruan zittuen. Durangora be bai ta Bergarara be bai.
- Famia zekazuen?
- E?
- Famia Eibarko neskak?
- Uuu...!, "Eibar era Eibar, Eibar era mucho, Y a la tarde hacia Kalamua y hacia Arrate se iba mucho".

Egilea(k): Endika Molano (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia