Donostia (Gipuzkoa)

Euskara batuaren sorrera eta h-a

Euskara batuaren sorrera eta h-a EAJko gehienak h-aren kontra zeuden, eta ezkerrekoak alde. Bere taldean Ibon Sarasolak eta Arestik markatzen zuten bidea. Batasunaren bultzatzaile nagusia Koldo Mitxelena zen, EAJkoa; gutxiengoa zen. Euskara batuak aurrera egiteko, hiru baldintza elkartu ziren. Francoren garaiko mitoak: euskaldunen arteko anaitasuna.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-142-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
EAJko gehienak h-aren kontra zeuden, eta ezkerrekoak alde. Bere taldean Ibon Sarasolak eta Arestik markatzen zuten bidea. Batasunaren bultzatzaile nagusia Koldo Mitxelena zen, EAJkoa; gutxiengoa zen. Euskara batuak aurrera egiteko, hiru baldintza elkartu ziren. Francoren garaiko mitoak: euskaldunen arteko anaitasuna.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- PNVkoak zer ziren, h-aren kontrakoak edo ez zen hola?
- Gehienez bai, gehienez zan ezkerra eta progresistak h-aren alde, eta besteak h-aren kontra, bainon ez zan h-a bakarrik, klaro, h-a zan ikurra. Batzuk batasunaren alde, eta batasunak zeukan h-a Iparraldeko bat eredu gisa hartu genulako, lapurtera, lapurterak zeukalako... hartu genun… Ez, gaizki esaten ari naiz, zeatikan nik ez nuen… nik... Hor markatzen zuten bidea nere taldean Ibon Sarasolak eta Arestik, eta nik ez neukan iritzi propiorik. Neri iruditzen zitzaidan ondo beraiek esaten zutena eta ulertzen nuen euskarak ez zeukala irtenbiderik, batasun bat lortzen ez bazan. Bainon irizpide filologikorik edo linguistikorik nik ez neukan, eta orain ere apenas daukadan. Baina badakit hori lortu izan ez bagenu, ba, euskara galdua zala. Bainan zure erantzuna: hori hala zan. Bainan batasunaren bultzagile nagusiena Koldo Mitxelena zan, eta Koldo Mitxelena PNVkoa zan. Orduan, horrek esan nahi du PNVn bazegola gutxiengo luzido bat ulertu zuena batasunik gabe akabo, bainon gero masa kontra zegon. Kontra zegon, hain zuzen, ezkerra alde zegoelako. Ez h-a bai edo h-a ez, zan ezker-eskubi burruka bat. Eta batasunak ein zun aurrera hiru baliabide suertatu zianian. Oaintxe ein det hitzaldi bat, oain dala hilabete eskas, Cervantes-en, Madrilen, eta honi buruz hitz egin det, horregatik daukat hain antolatua diskursoa. Oaintxe lan... prestatu dudalako, bestela ez, e. Bueltak eman behar izan dizkiot. Elkartu ziranean hiru baldintza: bat, batasunaren aldeko bultzatzaileen bultzada kulturala, ze literatura hor zegon, antzerkia hor zegon, bultzada kulturala hor zegon, ez beste inon; bi, Euskaltzaindiak, eta Villasante zan buru momentu hortan, Mitxelenaren eragiñez, ulertu zun batasunik gabe ez zegola zer egiñik; eta hiru, Franco hil ta gero, lehenengo erakunde demokratikoak, Garaikoetxearen gobernuak, PNV, bere egin zunian ere irizpide hori. Batasunik gabe ezin zuten funtzionatu. Ezin ziran euskalkiak… ez zegon irakaskuntzarik, ez zegon literaturarik, ez zegon ezer. Eta horregatikan, bai, PNV kontra zegon, ezkerra zentzu guztian alde zegon, bainon ez guztiz, zeatikan Mitxelena PNVkoa zan, eta Garaikoetxea PNVkoa zan, bat, hautua egin zuenean batasunaren alde. Baino funtsean zan progresista eta atzerakoien arteko burruka bat. Mitoak dio, eta hori ez da kontatu, mitoak dio, Franco garaian: bat, guztiok giñala antifrankistak –Gezurra, zeatikan minoria bat giñan. Ni kontu hauetan hasi nintzanean, ez zegon ondo ikusitta euskera eta istilutan sartzea, istilutan sartzea zalako, eta hobe zalako istilutan ez sartu, badaezpadan. Jendea oso eskamatua zegon.–; eta bi, esparru horretan geunden guztiyon artean anaitasuna zala nagusi, danok bat Francoren kontra. Hori gezurra da. Bai gauza bat eta bai bestea. Gutxi giñan eta gure artean sekulako iskanbilak zeuden. Hori da nik bizi izan dudan realidadea.
- Gutxi eta banatuta.
- Gutxi eta banatua. Eta ez banatua bakarrik, elkarren kontra; eta azken batean, uste det ez dala oso desberdiña orain, momentu hontan, XXI. mendean gertatzen dena ere. Banaketarako eta elkarren kontrako liskarrerako joera hori ez naiz ni gai esateko nondik datorren, zer dan lehenengo, oilloa ala arrautza, baiñon hori... hortan gera txapeldunak euskaldunak.

Egilea(k): Karlos Lizoain

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia