Mendiko zuloa gordeleku eta hozkailu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-103-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 14a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: DON-103/033
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak
Transkripzioa
-Periodikoik´e ez gendun.
-Alaba: Baiña iturri onduan...
- Iturri onduan in zuten, gue gerra denboran, bakizu... Gerra denboran ze... ze zea zan. Zuk, ez zea /etzea/ zeatuko, baiño... Cervera esaten zitzaiyon barku haundi bat, ikaragarrizko kaiñonazuak botatzen zitun. Urrutitik, e. Hemen isla baiño han, e, urrutiyotikan, e! Ta gue etxea bakizu nun zan Igara zea... nun esaten dizuten?
-Bai, eta haraiño?
-Haraiño? Añorgaiño´re bai!
-A bai, e?
-Bai. Eta han botatzen zituen, ta ba: ”Hauxe dek, hauxe!”. Halakon batian hemen sartuko zaigu eta... gue anaiyak eta osabak eta, sasoikuak eta... ba al dakizu ze in zuten /intzuten/? ”En un montibulo” o nola esaten da /esatea/? Zea, mendi... mendi ze batian zulua in zuten. Tunela bezela in zuten /intzuten/. Lurra kendu, ta zulua.
-Bai. Hor ezkutatzeko?
-Han, hara juten giñan. “Oaintxe… hasi dek ba oiañ´e, eta guazemak!”. Juten giñan ta hua zan oso toki freskua. Ta udara partian “pues” esniak hara eamaten giñuzen.
-Aaaa... Orduan hori zan zuen frigorifikua, gero?
-Hua zan gue frigorifikua.
-Freskera?
-Bai. Ta zea... Cervera etortzen zanian´e hua zan gue gordelekua.
-Gordelekua?
-Bai.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!