Donostia (Gipuzkoa)

Umetako bihurrikeriak eta zigarroak

Umetako bihurrikeriak eta zigarroak Sagarrak lapurtzen ibiltzen ziren inguruko baserrietatik, kanpokoa beti hobea baita. Arto txurikinarekin bilduta, orbela erretzen zuten; arto bizarrik ez. Aitak berak egindako zigarroak ematen zizkien egun berezietan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-040-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sagarrak lapurtzen ibiltzen ziren inguruko baserrietatik, kanpokoa beti hobea baita. Arto txurikinarekin bilduta, orbela erretzen zuten; arto bizarrik ez. Aitak berak egindako zigarroak ematen zizkien egun berezietan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Etxian ez zanean aldameneko sagastira edo baratzera o joaten giñan, ta... kuriosua da: beti kanpoko fruta etxekua baiño goxuagua. Ta korrika. Bueno, etxian fruta den... aukera izaten zan, baiño… ez dakit, beti kanpoko zea hori, jateko irriki hori edo… Bai, bai, ibiltzen giñan, ez pentsa gu oso… xantu-xantuak giñanik!
-Eta arto bizarrak-ta erretzen ta halakorik?
-Arto bizarrik erre… nunik ez naiz gogoratzen, baiño arto hostua o txurikiña, txurikiña deitzen zaio artuan, zea… artoburuan ze hoi, hosto o txurikiña, e. Harekin bildu, harekin bilduta zea bai, e… orbela. Orbela txikitu, ta han bildu, eta harekin aritzen giñan, bai. Eta beste gauz bat, e… Gure aita zana, hua aurreatua zan, bueno aurreratua, e… berrizalea zan ta guri ematen zizkigun kutizi asko, dexente ematen zizkigun; ta hoietako bat: zigarroik ez zan izaten. Iñok ez zun erretzen, beak ez zun erretzen ta aitonak’e ez. Eta Gabon egunean edo herriko festetan edo… ordun guri zigarro bat ematen zigun erretzeko; beak ein, beak zeatu, zigarrua in ta «ala, erre, erre!», ta eztulka ta hasten giñan. Beharbada horregatik: «Konturatu zaitezte hau ez dala ona». Arto bizarrak’e hoi jende askok esaten du, arto bizarrak erretzen... ni, ni ez naiz gogoratzen hori in nunik sekula.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia