Donostia (Gipuzkoa)

Behizain, ipuinak irakurtzen

Behizain, ipuinak irakurtzen Behizain larrean, ipuinak irakurtzen. Baserriko lanen banaketa. Amonak egiten zuen bazkaria. Zer jaten zuten. Txerria hiltzen zuten hasieran.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-015-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behizain larrean, ipuinak irakurtzen. Baserriko lanen banaketa. Amonak egiten zuen bazkaria. Zer jaten zuten. Txerria hiltzen zuten hasieran.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bueno, larrea ere ateratzen genitun, behiak, udazkenian edo hola, ez? Eta askotan ba, ee, larrean zaintzen bazenbiltzan… ta nik beti eamaten nun ipuien bat, zeatik irakurtzia asko gustatzen zitzaidan. Eta tebeoren bat, ipuien bat eramaten nun eta jartzen nitzan han ixkiñan, behiak larrian zebiltzan bitartian ta halako batian nere aita beste zelai batetik: “Iñaxitaa!”. Iñaxita deitzen ziten. “Iñaxitaaa! Behi hoik!”. Ta igual aldameneko belardin zebillen bat edo beste. Eta ni irakurtzen! Eta, eta holako anekdotak, ez? Baiño… nik uste etxe geyenetan, klaro, etxe geyenetan anayak izaten zian, eta, anaiak izaten zianez, ba jeneralian ba lan hoiketan, ikuilluko lanetan eta zelaieko lanetan-eta anaiak ibiltzen zian, o mutillak ibiltzen zian. Hombre, berdura, berdura biltzen ta hori… Gure etxian, adibidez, amonak iten zitun etxeko lanak: bazkariya jarri… Bueno, lanak, nere ama ni goatzen naiz igandetan aitzen zan pues zeak ateatzen zitun salatik eta geletatik, muebliak atera eta garbitzen, hautsa kentzen ta hola, igandetan, e! Baiño bestela asteguneko zea, ba amonak iten zun, etxeko martxa. Ama etortzen zan plazara, gu juten giñan eskolara eta… bueno, hamalau urte nitun bitartian, ez? Eta geo ba etxean. Eta hola.
-Zer izaten zan jateko? Bazkaltzeko eta, normalian babarruna?
-Honbre, batzutan babarruna, bestetan bainak, etxean geneukan… berdura ere bai… eske etxean genun! Tomatia ensaladan asko jaten genun, letxua’re bai, lentejak… Eske Donostia egunero etorrita, ba eamaten zenitun… Geo, haragiya’re bai, jeneralian ba xerra. Eta afaltzeko, ba arraia ta… Ez da, e, ez da Goierriko herritan ta bezela, ez. Ez zan, zeatik han ba beste era batean, etxeko gauzak izaten zituzten, ez? Haragiya ta gauza hoyek ba biharbada… Ta etxean ba, aurrenetik txerria hiltzen zuten; bueno, ni gordetzen nitzan ganbarako azkeneko zokuan, haren karraxiyak ez aditzeko. Baiño…
-Urtero hiltzen zan txerriya?
-Aurrenetik bai, txerri bat hiltzen zan. Eske bizi zian baita nere amonaren anayak, bizi zianian, geyo giñan etxian eta ordun bai. Eta odolkiyak eta nola iten zian ta…
-Ta zuk in dezu odolkirik ala ikusi bakarrik?
- E, ikusi bakarrik. Oaindikan ni umia nitzan, baiño goatzen naiz. Eta taluak nola iten zitun amak baita, hori ere goatzen naiz, e.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia