Maritxu Olabiaga Etxabe
Donostia (Gipuzkoa) (1915-2014)
Biografia
Donostiako Parte Zaharrean jaio zen, Fermin Calbetonen, baina urte gutxiren buruan Gaztelubidera joan ziren bizitzera. Kanpandegi kalean ere bizi izan ziren gero, urte askoan. Ama zumaiarra zuten. Bost senide ziren, horietako lau neskak. Don Migel Muñoaren ikastolara joan zen Maritxu, 10 urte bete arte. Hantxe hasi zen antzerkia egiten, euskaraz, eta gero Toribio Altzagarekin ere ibili zen. Dantza egiten eta kantuan ere trebea zen; Donostiako Orfeoikoa izan zen eta artzain-inudeetan egiten zuen dantza. 11 urterekin hasi zen lanean, labore denda batean. Arraina ere saltzen zuen, Bretxan; izan ere, aita arrantzalea zuten, patroia. 12 urte zituenerako makinaz bordatuak egiten zituen. Beste tailer batean ibili zen ondoren, Hernandorenean, ezkondu zen arte. 21 urte zituenean gerra hasi zen, eta ahizpak Mutrikura joan ziren amarekin. Anaia preso hartu zuten, zaurituta, itsasoan borrokan ibili ostean. Arantxa Gurmendi aktorea Maritxuren alaba da; haren ahotsa ere entzun daiteke tarteka elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-046 | 2009 | Donostiako ahotsak | Ainhoa Ansa - Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute