Jose Migel Mendiburu
Donostia (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
Elenategi baserrian jaio zen, Martuteneko eremu hori artean Altza herriko zati zen garaian. 14 urterekin igeltsero hasi zen lanean, eta beste hainbat lan probatu zituen segidan: tornulari, inprentako lanak, transformadoreak egitea… Halako batean Ameriketara joateko aukera izan zuen. Txilen zazpi urte egin zituen: hasieran mahatsa biltzen, gero okindegi baten kargu eta gasolinarekin amaieran. Baina garbi zuen Euskal Herrian bizi nahi zuela. Bueltan gasolindegia jarri zuen baserriko lurretan. Hortxe dago orain ere. 50 urterekin ezkondu zen, 25 urteko emakume batekin, eta hiru seme-alaba dituzte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-035 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute