Bixenta Arrieta Arrieta
Altza auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Altza herrian jaio zen (gaur egun Donostiako auzoa). Kaleko etxe batean jaio arren, umetan Pelegriñene baserrira joan ziren bizitzera. Bost senidetan hirugarrena zen. Gurasoak altzatarrak zituzten. Aita igeltseroa zen. Hamaika urte arte ibili zen eskolan Bixenta, lehenengo Herrerako Peruene Berri etxean eta gero Altzako plazan bertan. Baserriko lanetan trebatu zen umetatik. Izeba plazara joaten zen tratuarekin, zaldi-karroa hartuta; esnea ere partitzen zuten. Kalera ezkondu zen, Errenteriako Seberiano Iñarrarekin. Josten ikasi zuen, eta etxetik egiten zuen lana.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-098 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute