Asenzio Irizar Goikoetxea
Donostia (Gipuzkoa) (1926-2012)
Biografia
Barkaztegi-Berri etxean jaioa, Martutenen. Zortzi senide ziren, hiru mutil eta bost neska. Gurasoak ere Martutenekoak zituen. Aitak era guztietako gurdiak egiten zituen: zaborra biltzeko gurditxoak, baserriko gurdiak… egurrezkoak denak ere, eta hiru semeak berarekin hasi ziren lanean. Asenziok garraio lanak egiten zituen arotz lanak baino gehiago, eta kontuak eraman. Beti izan da trebea matematiketan, nahiz eta eskolan 12 urte arte bakarrik ibili, Okendotegin. Denborarekin gurdi lantegia karrozeria bihurtu zen, autoak konpontzeko tokia. Asenzio automobila izan zuen lehengotakoa izan zen Martutenen. Soldaduska Tetuanen egin zuen, Afrikan. Astigarragako Sabina Goñirekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-039 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute