Amale Arzelus Arrieta
Donostia (Gipuzkoa) (1924-2015)
Biografia
Donostian jaioa, Hondarribi kalean. Hamabi urte bete arte bizi izan zen han, gerra etorri zen arte hain justu. Hiru urterekin ikastolan hasi zen, Arantzazuko Amaren eskolan; Txurruka kalean zegoen, eta euskaraz egiten zen dena. Zortzi urte arte ibil zitekeen han. Gero, mojetara joan zen. Amak ez zekien euskaraz, baina aita oso euskaltzalea zen: Ander Arzelus “Luzear” idazle eta kazetaria zen Amaleren aita, eta neskatoa umetatik hasi zen euskararen aldeko lanetan. Aitak prestatutako hitzaldiak ematen zituen eta irratian euskarazko testuak irakurri, zortzi urterekin. Aitak berariaz berarentzat idatzitako antzezlana ere egin zuen, "Neskamearen marmarrak". Poxpolinekin ibiltzen zen dantzan eta antzerkia egiten, Ramon Laborda apaizarekin. Baina gerrak dena aldatu zuen: ihesi joan behar izan zuten. Lehenengo Zarautzera, handik Debara, gero Lekeitiora eta Bilbora. Habana itsasontzian Frantziara joan ziren ama eta lau seme-alabak, eta ondoren Iparraldean bizi izan ziren, Azkainen. Aita, berriz, preso hartu zuten Santoñan. 1944. urtea arte ez zuten askatu. 1948an, Elbira Zipitriaren bidea jarraituz, isilpeko ikastola jarri zuen Donostiako Parte Zaharrean; bere etxean, San Jeronimo kalean. Andoni Zinkunegirekin ezkondu zen, eta bederatzi seme-alaba izan zituzten. 1968tik aurrera helduei euskara irakasten ere ibili da. Euskerazaintza elkarteko kiderik edadetuena da; bileretara joaten jarraitzen du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-017 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute