Maria Piedad Lopez Ferrera
Berrobi (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
Donostian jaio zen, baina Berrobin hazia da. Bataiatu Donostiako San Inazion egin bazuten ere, elizara sartzea Berrobin bertan egin zuen. Arbide etxean hazi zen, bost senideko familian. Amona ere beraiekin bizi zuten. Gerra hasi zenean hamar urte betetzeko zituen, baina ondo gogoan ditu Nafarroa aldetik etorritako soldaduek Tolosa hartzeko zain emaniko egunak. Simon Lorenzo Dorronsororekin ezkondu zen eta Berrobiko kale-etxe batean bizi izan dira senar-emazteak azken urte hauetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRB-003 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute