Bermeo (Bizkaia)

Pilarika egunean kuartelera arraina eraman behar

Pilarika egunean kuartelera arraina eraman behar <p>Pilarreko Ama Birjinaren egunean, guardien egunean, lantegitik latak-eta eraman behar izaten zizkieten Erriberako kuartelera. Karabineroek ere bazuten beraien lekua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-085-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pilarreko Ama Birjinaren egunean, guardien egunean, lantegitik latak-eta eraman behar izaten zizkieten Erriberako kuartelera. Karabineroek ere bazuten beraien lekua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- “Guardia de asalto”ak nortzuk zien?
- Bertokuek, hamekuk ezaten ezan diz “guarda de asaltuek.
- Baie zer alderditekuek?
- Hamekuek, kuartelekuek, nazionalistek ezaten ezan diz edo faxistek, honek faxistek ezaten ezan diz, faxistek! Francon demandokuek, bai. Gure koiñatuk bere ba kartzelatik libreta bertora zerera, kuartelera, dxuten ezan dan ta emoten ezan dotsoien /ezantsoie/n egunek edo hillie edo emoten ezan dotsoien /ezantsoien/ bertara presentateko, ta dxuten ezan da. Esango dotsut euren egunien, Pilarike egunien, gure fabrikera etxaten ezan dauie kartie euren egune zelebrateko, emoteko eureri gauzek eta geu dxuten ezan garizen atun latakaz ta antxoa latakaz, han dxuten ezan garizen kuartelera harek eruten. Geuri eruten ezan garizen eureri eruten, bai. Eskatu eitten ezan dotsu /ezantsu/ uzabari.
- Nun egon zan kuartela ba?
- Hamen Erriberan, Arantzaneko zera, Arantzak ezetu dau ordun ha zera, guardidxen zera, bai. Han Erriberan hon da. Ta haur bere, portun bere, karabiñeruen kasetie beti oten zan ta, hor, Artxanda behien, hor beko mandatxuen oten ezan da.
- Karabiñeruekin?
- Karabiñeruek oten ezan dizen hor.
-Karabiñeruekaz zelan?
- Karabiñeruek eta guardidxek ez diz ezan bardiñek. Karabiñeruek ezan diez ia portu mandakuek ezan diez. Ta hor guardidxek ezan diez ba bueno! Herridxe guztidxen dxaube ezaten ezan dizen horrek.
- Baie karabiñerukaz zuek ze tratu okitzen zenduen?
- Neu eguno bez karabiñeruekaz. Orain guardidxek, badiñotsut, geu dxuten ezan garizen fabriketik kartie etxaten ezan dotsoienien /zantsoienien/ uzabari edo enkargaueri geu dxuten ezan garizen entregaten eureri erregalue Pilarikan egune zelebraten ezan dotxu /zantxu/ horrek, ta fueta, ta fueta, ta fueta, ta geu dxuten ezan garizen.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia