Bermeo (Bizkaia)

"Pelenkak", "partillie", "hondokarridxe", "masisale"

"Pelenkak", "partillie", "hondokarridxe", "masisale" Itsasoan erabiltzen diren Bermeoko hainbat berba aipatu eta eta euren esanahia azaltzen du: "pelenkak", "partillie", "hondokarridxe", "masisale".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-025-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Itsasoan erabiltzen diren Bermeoko hainbat berba aipatu eta eta euren esanahia azaltzen du: "pelenkak", "partillie", "hondokarridxe", "masisale".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pelenkak. Pelenkie da lebatzetako amuen imintzen zun, lebatzan, lebantzan, hau da, kontraidxu esaten dotsagu, hau da goxuena da. Atunena da miekie edo belarridxe. Hau, belarridxe esaten dune, eindxadie be esaten dotsagu. Lebatzari eitxen dotsagu zatitxue holan kendu ta amuen imiñi beste lebatz bat atrapateko. Ostantzien txibidxie, txibidxie, "jibia" .
- Bai, bai.
- Ha imiñi rabalez, rabalakue, ta hori da, pelenkie. Partillie, partillie.
- Zer da?
- Ba, partillie dirue partidu. Irebazten zune mahaidxen dxesarri ta dirue partidu.
- Itxosoko jornalari ta partillie.
- Bai. Hondokarridxe. Hondokarridxe da gu guz uger bidxok, igeridxen ta nik eitzen dotsut zuri agarra burutik ta hondora saka, hondora saka.
- Ah! “Aguadilla”.
- Hondora saka, zu zauz itxoten. Han dau hondokarridxe emoten. Halan esaten du Bermion ontxek be.
- Zer da “aguadilla” moduen.
- Zer da hori?
- Aguadilla erderaz edo…
- Ba saka burutik, ba zeu joditeko. Uretara saka ta hondora ta zauz itxoten ta zu uger, zu burue atera ezin atara ta bestie zeure hondora sakaten. Horreri esaten dotsagu hondokarridxe. Masisale, masisale da, masidxe ez dakizu zer dan?. Masidxe da, errotie eitxen dan moduen, errotie, kafie idxota, ba masidxe be eitxen da, masidxe eitxeko dau holako batzuk dauz, aparatu batzuk ezta? ta eitxen da sardiñetan ta useten ezan dauien ta santurtziarrak-ta masidxe botateko arraiñe ba apurtue arrain apurtuek-eta, txitxarro edozein klasetako arraiñek. Sartzin dozu holako katxarro baten ta eitxen dozu masidxe, harek masidxek balidxotsu gero ugerie formateko uretan arraiñe atraiteko bertara, nahi txitxarrue, nahi bokarta nahi edozer. Masisale.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia