Bergara (Gipuzkoa)

Kokote auzoa eta Aranerreka

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-251-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaur egun dena Aranerreka auzoa da, baina lehen Kokote auzoa eta Aranerreka bereizten ziren. Bakoitzean ze baserri sartzen zen. Elizbideak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Auzua dana zela da?
- Auzua? Auzua sei etxe die. Hau diferentia da. Bueno, Aranerrekia dauka honek oin izena, baiña hau ez da Aranerrekia, hau da Kokote auzo. Ta Kokote auzo formatzen da lau etxe hemen garenak eta bi Zabaletak; […]. Hori kantuan Amerikan kantatzen zeben ederki hemendik jundakuak, basarrittik-eta jundakuak. Ba, honek izena hori: Kokote auzua. Zeiñek daki, ba? Aiuntamentuan be ez dakixe ta iñun be ez dakixe.
- Zabaletak bi esan dozu daozela?
- Bai, bi Zabaleta: San Martiñena ta bestekua. Ta Abrain. Ta guk ez dou ezautu…
- Abrain, baiña apurtuta dao haura.
- Ez dot nik hori esan! Beste etxe bat be bazeuan hor.
- Ze zeuan, ba?
- Zabalotei. Zabalotei, ez dao Bergaran bakarrik, Zabalotei etxia. Batzuk hangua zala San Martin esaten zeben.
- Bai, Zabalotei?! Zabaletakua! Ze Zabalotei? Ze esaten zabiz zu?
- Hagaittik ez dakizu zuk hemengo terrenuen berri! Zabalotei besteko saillian dao, bai, barrenian!
- […].
- Ez dakizu! Ez dakizula!
- Bueno, ba…
- [Zuuk ez dakizu hori].
- Baiña nik entzunda! Hantxe Zabaletan gaiñekaldian dao [gurutzia] hantxe daola. […] ta ni handik ez naiz pasau be ein…
- Haura ez da basarrixa, haura San Martiñena. Hau basarrixa da nik esaten dotena, e! […].
- Oseake basarrixa, baiña hangua esan dozu San Martin dala, baiña ez da hangua, Zabaletakua da San Martin.
- Igual jako!
- Zabaleta txikikua edo ez zan…?
- Bai, Zabaleta txikikua.
- Baiña Zabaleta txiki ya ez dao, ez?
- E?
- Zabaleta txiki. Edo ez da egon edo…
- […].
- Bat terreno […]. Entendidu dozu? Bat terreno ontxuaokua, Zabaleta txikixa, txikixa ez da haura be. Han behian dare. Bat terreno ontxuaokua… […].
- Orduan, Kokote auzo da: Santa Luzia, Azpilleta…
- Angua…
- A! Angua be bai? Eta Zabaletak?
- Itxasmendi eta horrek ez die, e! Itxasmendi hori Anarrekia da, lehengo Anarrekia. Oin danak dare Aranerrekan.
- Ya, ya…
- Anguatik hasten da Kokote auzua.
- Ta Abraiñen akabau. Elizbidia guk… ni ez naiz akordatzen, baiña San Blasera juten zan hemendik bidia. Ez zeuan kalera bideik. Elizbidia hemenditxik dao San Blasera ta hortik zihar juaten zan gero Santamañara. Santamañakuak [giñan].
- Ta elizbidia edo hori nundik zauan?
- Ba, hamenditxik, hortxe Anpolaialdetik behera. Hortitxik errekara ta errekatik San Blasera ta San Blasetik gero Santamañara.
- Ta hori zu akordatzen zara? Akordatzen zara zu horrekin?
- Zela akordauko naiz, ba!
- Ba, horixe…
- Zela akordauko naiz, ba!
- Oingo… oingua hau da elizbidia.
- Baiña bide horrek bai […] elizbidia… Abrainguak be hemendittik etortzen zian elizbidetik Santamañara. Hau bidiau ein zanian […] honek ez zaukan bideik, ez zaukan bideik. Eta bidia Muañekuei terrenua emon ta Maaspikuei ta eindda dao hori. Hor dare terreno pusketak, eskitturiak markatzen dittu danak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia