Bergara (Gipuzkoa)

Txibisto "bandidoa"

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-225-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bergaran pertsonaia xelebre asko egon dira. Bere osabaren jaiotetxean jaiotako "Txibisto", Silvestre Ariznabarreta, alproja ospetsua izan zen Espainia osoan. Kristorenak eta bi egindakoa zen Pastorak kontatzen dituen istorioen arabera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero tipo zelebriak be egon die Berga(ra)n. Bueno, nik batzuk ezautu dittut. Bat, haura ez neban, bueno ezautu neban hemen hil zalako ospittalian, oin ez dakit zenbat urte, baiña gure tion etxian jaiotetxian jaiotakua. Hiru bizitza ei zeren han, eta zan Txibisto don Silbestre Ariznabarreta, baiña Txibisto esaten zotsen danak. Ta haura izan bihar izan zan bandidu famosua Espaiña guztian. Kriau egon zan hantxe gure tiak esan dot Errotako Mondrauen, kriau egon zan han. Eta gero Espaiñan gizonak eta hil zittuan. Eta egon zan Okañan edo preso urte askuan. Handik iges ein, eta etorri zan, ta zela ezautzen zeban Mondrauen Legarre errotia, Legarre zan gure tian ta errotia, han lapurretan itteko asmuan edo sartu zan, eta tiruak eta bota zittuan. Gero ez dakit, ni akordatzen naiz gero ya xahartuta, hemen gizon haundi bat zan. Ospittalian hil zan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia