Bergara (Gipuzkoa)

Maristak Bergaran

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-216-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Jaunartzearen inguruko kontuak. Lehenengo jaunartzea Espoloian egin zuen; maristekin. Ondoren Santa Marinako parrokian egin zuten berriz. Maristen inguruko azalpenak. Ospitale Militarra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni Espoloian akordatzen naiz, ez dakit zenbat urtekin jun nintzan Espoloira, han zerak zeren relijioso batzuk, baiña zazpi urtekin komuniua ein neban hantxe.
- Orduan ze izaten zian, bi komunixo, txikixa eta haundixa?
- Bai, bi. Txikixa ta haundixa. Han ein neban nik komuniua zazpi urtekin.
Orduan gerria urtenda zeuan?
- Bai, nik bost urte neuzkan gerria urten zanian; hogeta hamaikan jaio, bost urtekin etorri zan gerria eta hogeta hemezortzixan uste dot ein nebala komuniua, bai, zazpi urtekin, Espoloian. Eta gero parrokixan. Lelengo han profesoriekin edo harek zien Maristak. Maristak ez, Marianistas. Oin hor dago palazio bat Ertzaiña egon zana, hantxe. Han zaren harek; eta traje beltzakin ibiltzen zien, eren abitua, sotanaik-eta ez zeuken. Relijiosuak bai baiña mezia-ta ez zeben emoten. Bakarrik zien eskolako zerak, ez dakit nundik etorri zien, kanpotik gerra denporan.
- Eta hor egin zenduan komunixua.
- Emaztea: Eta noiz egon zien ba horrek? Hor egon zan ospital militarra be.
- Bai, gerra denporan, frentia hemen egon zanian. Gero eskolia.
- Emaztea: Gero ospital militarra.
- Bai, bai, oinddiok be beheko sotanuan anbulantziak eta danak zeren.
- Emaztea: Marianistak be rekisauta euki zeben ala? Rekisau egin zeben marianistak etxe hori, ala?
- Ez, hori emun ein zotsen, aiuntamentuak emon hori, rekisauta, klaro, eskolak emoteko.
- Emaztea: Ospittala egon zan rekisauta.
- Lelengo egon zan ospittala, ospital militarra, eta gu han eskolan gebizela han bodegan bazeuan bi anbulanzia, aberixautako anbulanziak hantxe baztartuta, eta han ibiltzen giñan gu. Lelengo komuniua han eta gero Santamaiñan tokatzen zana.
- Zeuei tokatzen jatzuen Santamaiñako parrokixia?
- Bai.
- Han komunixo haundixa?
- Ez, txikixa han be, berriz repetidu ein giñuan Santamaiñan. Guk lelengua hartuta zeukun han, baiña Santamaiñan parrokixakuak, e, zu!, hari ezin jatzun esan “guk eindda dauku, e”, eta holaxe; han zerian, Espaloian danekuak, parrokixa bixetakuak. Baitta kanpokuak be; kanpoko jentia be bazeuan. Internaua be bazeuan-eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia