Bergara (Gipuzkoa)

Lixiba nola egiten zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-061-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lixiba nola egiten zen azaltzen du. Egurrezko tinak erabiltzen ziren. Harizko arropa erabiltzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta erropia, berriz, lixibia. Tiñia. Tiñia haundixa. Egurrezko tiñak. Eren... zela esango dotsut ba, zela esplikauko dotsut ba? Ikusiko dittuzue ba ardantokittan-ta barrika haundixak?
- Bai.
- Ba, behia estua ta gora zabalik izetia. Tiñia. Ta, ba, dana erropa zurixa ohekua eta andrakumian-- oin ez da eruaten baiña ni ibilitta be banao ni gaztia nintzanian-- ta kamixia mangaluzia, eskote txiki-txikixakin kamixia. Ta dana harizkua. Batzuk fiñauak beste batzuk bastotxuauak, dana harizkua. Ta gero, ba, haura lixibia jabondu ta han dana tolosturan ipiñi eta hautsakin, sutako hautsakin egosi eta erramua ta elauntz zatixa-ta sartuta baldan. Hiru edo lau baldakada hortaikuak goittik behera bota hari, erropa hari. Ta gero harek behian, txorruakin, askia eukan parajia izeten zan. Ta han askako urakin behin hiru bat edo lau bat botatakuan, haura askako ura jaso ta harekin. Ba, botatzen zien bederatzi bat baldakada ur edo hola botatzen jakon erropiari. Usain bat edarraua ta kolore bat edarraua...! Ikustekiak ezin siñistu!
- Gaurko jaboiak baiño hobia seguruasko, e?
- Haura, haura, haura... Haura zan [...] ta usain bat...! Edarra! Ta gero zeiñek baiño zeiñek, erropa zuri edarraua esegi!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia