Bergara (Gipuzkoa)

Perratzaileak Bergara inguruan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-003-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Perratzaile eta errementari lana. Orain dela 40-50 urte Bergaran 300 bat pare idi zeuden. Inguruan zeuden perratzaileak zeintzuk ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek perratzen eitten ziñuen bakarrik edo...?
- Guk eitten giñuan perratzen ta basarriko erreminttia, ba, atxurra edo... basarrixan usatzen zan erreminttia arreglau, ta ein be bai barrixa batzuk eta hola. Errementari, basarriko errementari; horixe zan gure izetia. Ta hori oin zela gastau ein dan... Bueno, basarrixa ez da gastau dana, baiña ganauak perratzia ta hori ya desapareziduta dao. Lehen Bergaran ganau asko zeuan. Egongo zian... oin berrogeta zortzi, bederatzi, hamar urte igual egongo zian Bergaran hirurehun bat pare idi. Ta perratzailliak be zeren Osintxun, gero ni, Angiozarren, Barrenkalekua... ta horrek. Ta horren aurretik gehixao be bai.
- Zubixaurren ez zeuan?
- Haura nik ez naben ezautu. Zubixaurkua, antxinakua. Bai, Zubixaurren bazan lehenao, baiña nik ez naben ezautu Zubixaurkorik.
- Han lehenao, e?.
- Bai, lehenao.
- Zubixaurko jatorrixa da Azkarate. E...
- Alaba bat bizi da hortxe [Camacho]-neko goixan, ez? Ez zan Bittor Gallastegin...?
- Egon, egon... Murgoitio, izena zela da?
- Bai, Vicente.
- Ez, andria...
- Pilar.
- Murgoitio... Pilarren gizona...
- Bai, Damian, Damian.
- Damien.
- Nik Damian ezautu neban zerrajero.
- Damienek ez zeban perratzen asko eingo, baiña Damienen aitta ta zien perratzailliak, perratzailliak eta herreruak, errementarixak zien.
- Horrek zien Zubaixaurkuak.
- Zubaixaurkuak. Baiña hori antxiñako denporia da, antxiñako kontua. Nik ez nittuan ezautu horrek lanian, Zubixaurren. Nik ezautu nittuanak hori, Bixente Uriarte, baiña horrek perratzen eitten zeban bakarrik, basarriko zerik ez zeban eitten, basarriko lanik ez zeban eitten, perratzen. Eta gero Angiozarren Joxe Martin Arrieta, Angiozarkua. Harek be eitten zeban perratzen eta basarriko asuntua, baiña haura desapareziduta dao. Osintxukua be desapareziduta dao, gu be bai...
- Arrieta hori bizi da edo...?
- Ez, ez, hil zan. Haren semen bat biziko da, Donostian edo zan. Haura dedikatzen zan balkoiak-eta eittera ta hola, ta haura biziko da oinddiok.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia