Berastegi (Gipuzkoa)

Lehengo ezkontzak

Lehengo ezkontzak Ezkondutakoan, San Ferminetara joan ziren. Lehen ezkontzak nolakoak izaten ziren azaltzen dute. Ezkontzako doteari buruz hitz egiten dute.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ezkondutakoan, San Ferminetara joan ziren. Lehen ezkontzak nolakoak izaten ziren azaltzen dute. Ezkontzako doteari buruz hitz egiten dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ezkondu ta urtebetea. San Fermiñea joan giñen ezkonduta, San Fermiñen ezkondu giñen eta, San Fermiñea joan giñen. San Fermiña han in gendun guk. Handik ekarri gendun semea.
-(Simona) Ez dakigu ekarri gendun, geo azaldu zan behintzat.
-Ezkondu San Fermin egunian?
-Ez, nueve, hillen beatzin. Nueve de juio del sinkuentaidos.
-Nola izaten zan ezkontza. Oingo moduan ospatzen zan? Ze arropa ta?
-(Simona) Paisano jantzie dena, e, jantzi zuririk eta ez zan. Ez, gu giñen garaien ez. Baiño dena zan paisano jantzi hau. Eta gurea bitarten ia gure senidek eta aurretik ezkondu zienak ezkontzen zan garai hartan, goizen igual asteazkenakin jeneralen ezkontzen zien goizen. Gosarie etxen ein ta joaten zien biajea.
-Bai,e, goizean ezkondu?
-Bai. Gero etortzen zien [lanbte] einda etxea. Ta jaien izaten zan eliz-sartzea. Elizen ezkondu ta elkarrekin eliz-sartzea esaten zitzaion. Eta egun hortan bodako bazkarie izaten zan nere senidek hola zien garaien, ez. Baiño geo aurrenekotan gu giñen, gu ezkondu giñen eguardiko hamaiketan. Hamaiketan ezkondu ta hemen bertan bazkarie ein gendun.
-Kakonen.
-Kakonen hemen bertan bazkarie ein gendun eta joan giñen biajea ta baita bestek bezelaxe etorri giñen laanbatakin, jaien elizan zea in gendun ta hemen ekin giñon. Geo honea aurrea. Histori zaharra holaxe daamaikigu guk. Baiño beira, suerte bat degu eskertu ezin dan halakoa.
-Etz zuek entzun izan duzue, zuen garaian igual ez zan izango hori, baiña dotian kontua-ta, ezkondutakuan dotia eraman beharra.
-Oain izango dan bezela. Oaiñ'e andrek bere aldetiken duna berak ematen du, ez, eta gurasoek ematen baie parte bat ba hue'ere beak ematen du. Arreoa esaten zaiona. Arreo hoi bai. Guk ekarri gendun arreoa, nik ekarri nun arreo bat hona, honentzako elizea joateko jantzi behar zun erropa ta dena nik ekarri nun.
-A bai? Hori zela izaten zan, gurdiarekin ekarri eta...
-Ez, ez. Ya orduako hoi ya ezautu're ez. Guk ezautu're ez degu ein. Berastein bai. Gure aitta zanak bere arreoa zabaltzen aitzen zala esaten zan, baiño gue senidek, berrogeita..., zaharrenak'e hoi ya ezkondu zan hogeita sei urtekin, eta hoi zan garaien'e zan normal. Orrek Orejakoa zun emaztea, eta Orejatiken arreoa ekarri zuen aberetan, aberetan ekarri zuen. Ordun ba dozena bat maindire gaiñeko, azpiko, zera, sobrekama, bueno... eitten zan dena, dena. Oain ohittura hoi guk bagendun hoi. Nola nik etxe berria etorri behar nun gaiñea, ba sukaldeko ontzie ta zera guztie ta dena, dena ekarri gendun, bai.
-Dena berriro hasi giñen eta, dena berriro.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia