Berastegi (Gipuzkoa)

Erdara eskolan eta gaur egun

Erdara eskolan eta gaur egun Eskolan erdaraz egin behar izaten zuen, baina ez zekien erdararik. Orain gehixeago hitz egiten du erdaraz. 49 urte daramatza ezkonduta emaztearekin, baina hark hobeto daki erdaraz

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-012-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan erdaraz egin behar izaten zuen, baina ez zekien erdararik. Orain gehixeago hitz egiten du erdaraz. 49 urte daramatza ezkonduta emaztearekin, baina hark hobeto daki erdaraz
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolan erderaz ein beharko zenduen?
- Erderaz, baiño nik erdera, erderik ez eskolik eta ez erderik ikasi.
- Klaro.
- Ordun hitz eitten, euskeraz hitz eitten ahal zan gutxina, ta hala’re iten gendun ikasi; gutxi, eskola’re gutxi joanda.
- Zuek eskolara hasi arte erderaz, bueno, tutik ez zenduen...
- Tutik ez, tutik ez guk erdereik, tutik’e. Oan pixko bat noiz o noiz gehixeo oain eskola. […] geratu ezkero eskola bat beharren jarri ta erdera pixka bat gehixeo, baiño nik erdera ere motxa, oso motxa; andreak’e erderaz ondo daki ta moldatzen gea. Berrogeita beatzi urte badittegu ezkondurik, sesentan ezkondu giñen, bai, otsaillen hamazazpin inda gaude berrogeita beatzi urte. Ta horrek, horrek’e nere gixe nik aiñe urte eskola motz xamarra du horrek’e, baiño erdera ona, erderaz leitzen, erderaz garai haitan’e leitzen erdera izan itten baitzan.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia