Joxe Azpiroz Nazabal
Berastegi (Gipuzkoa) (1915-2010)
Biografia
Aiztunalde auzoko Antsone baserrian jaio zen 1915ean, baina osaba-izebekin hazi zen Goienetxe baserrian. 8 anai-arrebatan nagusiena zen bera. 7 urte zituela hasi zen eskolan plazan eta 12 urte ingurura arte ibili zen. Betidanik asko gustatu izan zaio irakurtzea. 80 urte ingururekin, etxekoek bultzatuta, bere bizipenak idatzi zituen eta Aita Zabalaren laguntzarekin argitaratu egin zen liburua: "Arbol zarraren kimuak". Geroago gerrako bizipenak ere kaleratu zituen beste liburu batean: "Gogoz kontrako pausoak"; eta, azkenik, nobela bat ere idatzi zuen: "Alkarrentzat jaioak".
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRS-006 | 2009 | Berastegiko ahotsak | Aintzane Agirrebeña | ||
BRS-007 | 2009 | Berastegiko ahotsak | Aintzane Agirrebeña | ||
BRS-008 | 2009 | Berastegiko ahotsak | Aintzane Agirrebeña |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute