Jabier Larralde Ustariz

Baztan (Nafarroa) (1927)

Biografia

Arizkunen sortu zen Enekonea izeneko etxean. Aita mugaz bestalde jaio bazen ere, Baztan inguruan ibili izan zen txikitatik artzain lanetan. Ama, berriz, Arizkungoa bertakoa zuen. Bizi izan ziren etxean maizter izan ziren beren denbora guztian eta soldadu joateko garaia heldu zitzaionean, gurasoak ere hil berriak izaki, arazo fisikoak zituela argudiatuz joan gabe libratu zen. Kaliforniara joan zen orduan artzain eta han pasa zituen 5 urte inguru bakardadean. Etorri eta urte batzuetara ezkondu eta Donostian taberna ireki zuten senar-emazteek elkarrekin. Handik Arizkunera itzuli eta Fonda hartu zuten jateko eta lotarako zerbitzua eskainiz. Txikitatik jasotako musikarako afizioak dantza munduan murgildu zuen eta herriko gazteei dantzak ikasten laguntzen ibili izan da azken urteetan ere Jabier txistuaren laguntzarekin.

Zintak

KodeaDataProiektua
BAZ-003 2010 Euskal Herriko Ahotsak
BAZ-004 2010 Euskal Herriko Ahotsak
BAZ-027 2015 Agustin Mendizabalen fondoa

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Xabierko Frantziskoren haurtzaroa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Xabierko Frantziskok euskaraz heriotza orduan Bideoaren ikonoa
3 Soldadutzarako deia gurasoak hil zirenean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Gerra ondoan familia guztiak estu bizi ziren Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Sodadutzatik libratu "hanka lauak" zituela eta Bideoaren ikonoa
6 Kalifornian bost urte artzain Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Bazka ona eta ur ugari behar du ardiak Bideoaren ikonoa
8 Bakardadea, sufrimendu handia Bideoaren ikonoa
9 Pentsamendua Euskal Herrian Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Bi mila ardiko artaldea Bideoaren ikonoa
11 Ardiak nola kontatu: beltzak eta zintzarridunak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Ondo jan eta edan artzainek Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Amaiurko artzain-laguna aurkitu zuenekoa Bideoaren ikonoa
14 Artzainak elkarrengana neguan Bideoaren ikonoa
15 Afalosteko berriketaldiaren ondoren, bildots jaio berriak artatzera Bideoaren ikonoa
16 Lanik txarrenak egin eta gutxi irabazi, emigrantearen patua Bideoaren ikonoa
17 Euskaldunak ongi ikusiak Ameriketan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 Ingelesez ez jakitearen komeriak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 Miseriak eta neska-kontuak mintzagai elkarretaratzen zirenean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia