Bardoze (Lapurdi)

Herriko bestak eta kantak

Herriko bestak eta kantak Familiako bazkariak egiten ziren kontu kontari eta euskal kantak abestuz. Besteak lo zeudela jaisten ziren herrira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-002-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Familiako bazkariak egiten ziren kontu kontari eta euskal kantak abestuz. Besteak lo zeudela jaisten ziren herrira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, bestak, herriko bestak edo izaten ziren?
- Ba, ba.
- Eta hor ere, nola izaten ziren herriko besta horiek?
- Herriko besta? Nik beti oroitzapena dut ordien bazela e... eta familiako bazkaria.
- Etxeetan?
- Ba, etxetan. Ta geo Bardotzen, "enfin" bazen "le feu d'artifice"... Eta amak izigarri maite zien, eta heldu zen e... heldu zen e... Uhart otobüsa, Larrondoat xeka. Ta hor kartiereko jendiak joiten ginden haekilan. O! Eta ordien e... bon, ez ginden xe(ka)... ama joanen sei haurrekin, ordien gehiena [...] nintzan, ordien e... isil-isila, juiten ginden denak oheat, eta geo errana bitzataten, eta... bestiak lo... lokartzen zielaik, are, jaikitzen nintzan, eta juiten ginen amaekin! Hamar oonetan edo heldu zen otobüsa Larrondoat, oono ez zen sobera iluna ere!
- Bai, bai...
- Beti "le quinze août" zen eta... pestak.
- Eta gero, erran duzu zure izebak, ttanttek eta aitatxik, kontatzen zituzten istorioak edo hola...? Edo kantuak, edo hola...? Bazituzten?
- Ba, ba. Bazen ttantta, azkena, hamekaarrena, egona Miarritzen, eta hua diu gehien luzenik eta ezautu. Ba, hua, ba.
- Eta hark kantuak edo bertsoak, edo... bazizkien?
- Ba, ba. E... kantiak, eskuaraz kantiak. Aats guziz, jalgitzen ginden baatzeat ttanttaekilan, eta izarrer so, eta kantatzen zien e... ba, ba!
- Oroitzen zara zer kantu ziren?
- O la la... ez so(bera)... Ba, ba, ba! "Hiru mutxurdin, bat alarguntsa", badakit hori bazela. Geo e... "Ikusten duzu goizean". Eta hori beti... beti e... "Ikusten duzu goizean, argia hasten denean, etxe xuri..."...
- "Aitzin xuri bat"...
- "Lau haritz ondoren erdi... ordian"...
- "Xakur xuri bat..."... "non, je sais pas..."... Hasteko, hemen, argi delaik, baduzu borda bat, eta hola, lau haitz ondoren erdian. Eta nik usten nien ttanttak kantatzen ziela etxe... borda hortako istorioa! Ene... ene ideia hola, bana kantu hori betitik e... "Andre Madalen", eta...
- Orduan hori, lehenago bazen, orduan hori, Bardozen lehenago, bazakizkiten jendeek horiek, kanturik, eta...?
- Ba, ba, ba...
- Eta gero hori galdu da?
- Ari zien kantuz ba, gure e... "enfin" amaan ttanttak eta ari zien kantuz, ba.
- Eta ikusi duzu Bardozen, "le feu au cul" dantza?
- Ez, hori ez...
- Ihauterian... Ez?
- Hori ez.
- Ez? Hori berria da?
- Hori ez niz oroit ni...Ihauteriaz etxetik joanik, pesta... pestaan eitea ez, ez niz oroit.
- "Sua dantza"?
- A ez. Plazan berdin hori... Plazako... bana gu, hemen eskolako la... launak zien heldu e... etxeat...
- A, eskolakoak?
- Eskolako...
- Zuen... zuen adinekoak?
- Handio.
- Handiagoak?
- Gu bano handiokoak. Be ta geo heldu zien gue buuz, eta gu niarrez, hartako ere... hartako ere ttanttak e... samurtzen zien, zeen eta gu niarrez ikusteaz e, gue... gue penaz zi... zitien [...] seurraz e.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia