Bardoze (Lapurdi)

Herriko bestak

Herriko bestak Herriko bestak Bardozeko plazan ospatzen ziren. Berrehun bikote ere izaten ziren dantzan. Baziren dozena bat ostatu. Orkestrak jotzen zuen. Herriko gazteriak antolatzen zituen bestak, hogei urte betetzen zituztenek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-001-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herriko bestak Bardozeko plazan ospatzen ziren. Berrehun bikote ere izaten ziren dantzan. Baziren dozena bat ostatu. Orkestrak jotzen zuen. Herriko gazteriak antolatzen zituen bestak, hogei urte betetzen zituztenek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bestak-eta egiten ziren?
- Bai, bai, ba. Eta pesta... ba oai bezala, oai bano gehio ba. Bo... Bardotzeko plazan, elizaan ondoan, pff... eiten du diela berrogoita... ba eta hiutan hogoi urte ere ba. Bazien beharbaa... bo, zonbat behar nuke erran? Berrehun kuple...
- Plazan?
- Plazan, dantzan ai zienak denak! Xaharrak, hiutan hogoi, hiutan hogoi hamar urteko xaharrak eta oro dantzan!
- Denak, zahar eta gazte?
- Ez zen, ez zen baten posatzeko leküik e! [...] izana zienez Bardotzeko plazan, ezta, ezta ttipia. Eta bazen, bon, zonbat ostatu bazien? "B(ü)rüntx, euh... chose... là-bas... au quartier d'Ibarre... le Ttunttur, B(ü)rüntx, Lambert, à la Place y'en avait trois, quatre...". Bazien, Bardotzen, hamar... hamar...ba...ba, dozena bat ostatu! Eta denak bizi. Puf, bee... ostatüko errebenioaekin.
- Eta zer, zer musika egiten zen, izaten zen? Akordeoia edo hola edo...?
- "Dià". Bazen, bai, bai, ba bana bazien sei... sei müsikari e. Or... or... orkestra.
- Eta nork egiten zituen besta horiek? Nork antolatzen zituen besta horiek?
- Herrikoon... e.. gazte, gazteriak. Urten izan... izan niz, oküpatü niz hortaz aski [...] Aurten, hogoi urteko edo hogoita bat urteko klasa bat, helduun urtien, beste... gaztiek berriz, ez sekula berak. Sanja... sanja urte oroz.
- Horiek antolatzen zituzten bestak orduan?
- Bai, bai, bai. Geo, gu merian eta okupatzen gindelakoz, emi... emiten gindien, herri, herriak emiten zien peza bat. Ezta, ordü, ordüko, pff... sosa balin ba... Eman dezaun [...] bost ehün mila [...]. Eta gio, "on lui faisait le feu d'artifice aussi.". Hua, herriak, merak [...] zien. Bah, merak... herriak! Herriak. [...] pesta ederrak eiten zien. [...]

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia