Azpeitia (Gipuzkoa)

Gerratik bizirik txiripaz ateratakoa

Gerratik bizirik txiripaz ateratakoa Gerra garaian, bere ondo-ondoan bi pertsona hil zirenekoa kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-024-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian, bere ondo-ondoan bi pertsona hil zirenekoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Leheno esan dezu umetan gose asko pasatutakok zeatela. Gerra garaie ezautuko zendun.
- Jolin, iye hil nitzen ta, hori esaizu gaiñea. Iye hil in nitzen. Ondo-ondun holaxe bi lagun hil zizten nei, holaxe, holaxe. Bi. Bat tio, tio bat eta beste bat, holaxe. Hemen kanposanto bidien, hemendik zureana baiño hurrero bonbie lehertu ziten nei. Holakotxe koska bat nauken ta haretxek salbau! Artien umie nitzen, karo, treintaiseisin eo.
- Bai, zuk zazpi urte.
- Sei-zazpi urte, holakotxie nitzen ta. Juxtu-juxtu petrilla, harexek salbau! Haiek ni baiño haundiyo nola zin, holaxe harrapau zitun haiek. Bi lagunek. Hantxe hilde. Hartu nitun besun, han beste bat bazaon, haure itsutu in zeen. Eman nitun etxea ta, hantxe.
- Kalen izan zan hori?
- Bai.
- Kalen.
- Kanposantu bidin, hasi ta seitun, matadeiyen onduen.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia