Azkoitia (Gipuzkoa)

Gose denboran etxean ogia egitea salbazioa

Gose denboran etxean ogia egitea salbazioa <p>Artoa, garia eta etxerako adina ogi egiten zuten. Gose denboran etxean ogia egitea salbazioa zen. Irina asto gainean hartu eta Martirietako Monte baserrira joaten ziren errotara. Errota asko ziren inguruan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-022-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artoa, garia eta etxerako adina ogi egiten zuten. Gose denboran etxean ogia egitea salbazioa zen. Irina asto gainean hartu eta Martirietako Monte baserrira joaten ziren errotara. Errota asko ziren inguruan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta etxen...Ganaduekin esan dezu ibiltzen ziñetela eta... baratzan lanik egiten zenuten?
-Bai, hori beti, beti, gutxi edo gehio baratzan eta. Laborie, artue ta garie ta danak ordun. [...] Etxerako lain ogi, garie etxien ein ber. Bai, baserrittan gose-denpora hartan eskerrak baserri pixkat bazan behintzet etxerako ataratzen zan nahikue ogi te [ta].
-Zuek ogia egiten zenuten etxean?
-Bau. Baita gaur´e.
-Zuk egiten zenuen ogia?
-Ez, ez, ez. Nik jan bakarrik. Behiñ´e ez det in. Len amak itten zun eta oin andriek eitten du.
-Eta nondik ateratzen zenuten irina?
-Irina? Zorrue hartu te errotaa jun ber asto gaiñien hartute.
-Eta nungo errotara joaten zineten?
-Toki askotara. Orduen errota asko zan hamen.
-Nora joaten ziñeten?
-Jeneralien "Monte" edo zan baserri bat itten zune. Gero hor [Aldatxabarren] edo beste bat bazeon hor, han´e bai ta.
-Eta zuek Urrategitik nora?
Beste gizona: Guk xei etxek edo soziedadie einda zeuren, han beheko errekaldien urekin ibiltzen zana, errotie; haraxe.
-Hamen errotie asko zan garai baten, nunahi.
-Eta errotaraino astoan?
-Dudaik ez ba. Astua edo behorra edo. Askotan behorra nahio. [...]

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia