Azkoitia (Gipuzkoa)

Jaunartze txikia eta handia egin zituenekoa

Jaunartze txikia eta handia egin zituenekoa <p>Eskolan ez zuten doktrinarik ikasten. Urrategira hilean behin pasionistak joaten ziren eta haiekin ikasten zituzten errezoak. Orduan kristautasun otoitz giroa etxean ikasten zuten. Orduko kontuak kontatzen ditu. Zazpi urterekin jaunartze txikia eta hamarrekin handia egin zituen. Jaunartzeko arropei buruz hitz egiten du. Neskek eta mutilek batera egin zuten jaunartzea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-009-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan ez zuten doktrinarik ikasten. Urrategira hilean behin pasionistak joaten ziren eta haiekin ikasten zituzten errezoak. Orduan kristautasun otoitz giroa etxean ikasten zuten. Orduko kontuak kontatzen ditu. Zazpi urterekin jaunartze txikia eta hamarrekin handia egin zituen. Jaunartzeko arropei buruz hitz egiten du. Neskek eta mutilek batera egin zuten jaunartzea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta lehen eskolan eta ze ikasten dan eta komentau dozu, eta dotriñiak orduan inportantzia haundixa zekan, ez? Edo…
- Ez, baiño guk ez genun…
- Aurretik igual gehixao.
- Dotriñie guk eiñ gendun… eskolan “religión” ikixten genun, dotriñaik ez, eta gero… Urrategin bertan jaunartzeko zeakin eta apaizekin zea, baiño ez dakit e… ta etxien ikixiko gendun baiño ez dakit erreza. Eske etxin eitten zenun bizitzie. Oiñ nere illobak, ordenadorien, hiru urtekin, ya ordenadorien xague nere aldien errez ibiltzen du. Hori egixe da. Ta oingo umiek zemat dakixen. Bai, hortan bai. Baiño erresaixue, ordun Pasionistak etortzen zien, zea beste Pasionistan zea bat eon zan, eta Urrategire hillien behin eo etortzen zien Pasionistak. Eta erresaixo... Pasionisten erresaixue izeten zan bost Gloria ta Agur Maria, bost Gloria ta Agur Maria. Ta nik bestie ez nun errezatzen, letanik eta ez nakixen ta, baiño lau urtekin nik errezatzen nun errosaixo txikixe ta, gaiñea, gustoa, zea amamak eo famako nittun batematek seguru asko. Ez naiz oin akordatzen. Ta ilusixukin bezela. Ta klaro zertan ai zean, pues haure ikixten dezu. Guk dotriñikin ta…
- Afalondoren edo iguel eukiko zenuten ohittura…
- Errosaixue beti errezatzen genun, errosaixo txikixe´re bai. Ordun, ez dakit, ordun… kristautasun, otoitz giro hori eta bizi eitten zan. Ordun ez zan propixo ikisten, ez dakit guk dotriñie ta…
-Etxian ikasten zana igual…
- Bai, ilusixukin bezela gehixo, zea, ta nei akordatzen zat letanixek ta hori bai, hori ya eskolan errosaixue errezatzen zanin eo zapatutan, ez dakit nola zan baiño gehixo… batzuk, “nik ez dakit” esaten zeben, baiño “nik ez dakit” ez esateatik, maestrik eskatzen baziun errezatzeko, “nik ez dakit” ez esateatiken, hori nei akordatzen zat, bazkalondun eo bestik xiestaa juten zinin jarduten nuela letanixek eta ikixten.
- Ikasten…
- Bai ta ikasten, nere ahizpa zan askoz azkarro ni baiño. Ta nei gehitxo gustatzen ziten ta nik jarduten nuela akordatzen zat hola zea, baiño bestela komunixue ta zea ta hori ez.
- Zenbat urtekin ein zenduan komunixua?
- Zazpi urtekin ta gero bestie beatzi-hamar urte.
- Bi, ezta? Haundixa ta txikixa.
- Bai eta gerokue ein nun ber baiño lehenuo berez, eta… artin gaztie nitzela eo esan zixon apaizek gure amai eta, ez bestie kalea hasi zan eskola ta kalea haste ezkero, osea, bertan segitzeko zea ta baiño dotriñie ta berdin segiko dixo ta ni gustoa juten nitzen zea…
- Ta zelan jantzitta eitten zan komunixua, normal?
- Ez… Madrittik ekarritako bordau bat genun zeana aiña eondako batek, gure tia baten amak, aiña eondako baten bordau haundi bat, haure azpikogona zan.
- Garestixa izango zan, ba, haura?
- Ez dakit nolakue zan, baiñe zea behiñ “hoixe azpikogona earra daukezula” ta zazpi urtekin Don Anastasio hemengo apaiz batek esan “azpikogona hoixe dotorie”.
- Apaizak.
- Bai, ta “hau lotsabeie” pentsau nun, ixilik baiño, “hau apaiz zahar lotsabeie, hau” pantsau nun.
- Atenziñua deittuko zetsan.
- Bai, eta bigarren komunixoako akordatzen zat zea burukue holako… ta altie eongo nitzen eo, ez dakit, nobia ematen nuela ta jardun ziela… zea… ta ez dakit. Bai ordun, artin komunixoko jantzita ibiltzen zan… zea… Eta gero gonbidauek etxien, ordun tian bat eo etorriko zan launtzea etxin, gurasuk eta juteko elizea ta baiño.
- Ta neska ta mutil danak batea komunioa?
- Bai, ta haundi ta txiki batea danak, batzuk zazpi urtekuk ta bestik zea, bai.

Egilea(k): Amaia Sorazu

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia