Aulesti (Bizkaia)

Hileta, gaubela...

Hileta, gaubela... <p>Norbait hiltzen zenean, gauean gaubela egiten zen; etxera zetozenentzat ardoa eta jatekoa prest egoten zen. Biharamunean izaten zen hileta-elizkizuna. Gorpua andariek eramaten zuten lepo gainean, eta horiei txuleta bana edo afaria-edo ematen zitzaien. Andari lana sekula ez zuten semeek egiten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-008-065 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Norbait hiltzen zenean, gauean gaubela egiten zen; etxera zetozenentzat ardoa eta jatekoa prest egoten zen. Biharamunean izaten zen hileta-elizkizuna. Gorpua andariek eramaten zuten lepo gainean, eta horiei txuleta bana edo afaria-edo ematen zitzaien. Andari lana sekula ez zuten semeek egiten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Enterruk ba hiltzen zanin gabin gaubeli itten zan, danari dxedaten emon, datozenari edaten ardaue edo koñak korrientie izeten zan, ba mozkortute danak erromeri bat gabin gaubelan. Ta ba bidxamonien enterru. Ta gero anderuri-eta emoten dxakuen txuleta bana-edo, ze lepun eruten zien ba, ta ba nekie hartzen eben ta emon ein biher dxakuen /bidxakuen/ gero hareri enterrue eitten zanien elizakue, ta harek apaldu eitten eben, lauk-edo.
- Ta nortzuk izeten zien?
- Zelako bizi, zelako bidi ta zemat ein eben edo kanbidxau eingo zirin eurek lau ta lau, ze batentzako por ejemplo Naritik ia zelan ekarri leiken? Ta urrin izen ezkero ba errelebu.
- Ta euzokoak eruaten eben gorpue ganien?
- Bai hombre, erungo zeben ta etxekuk igul. Baiña lehen semik-eta ez zeben eruten guresorik, hori ez, baiña oin bai.
- Ta enterreu, kanposanture eruten zenduezan?
- Bai. Zuk ez dozu ezetu elizan enterretie?
- Ez, ez, ez, ez, ez, ez dot ezautu.
- Entzunde bez amari-ta?
- Hamen Aulestin enterrau ebenik ez dot iñoz entzun, ez.
- Ta gero enterradore papela nok euikitzen eban? herriko bat egon zan enterradore edo bakotzien bat izeten zan?
- Ez, bat. Hemen nik neuk bat ezautu dot, bi zirin, baiña esan nahi dot gizonezko bi. Nik haretxek ezautu dittudaz bakarrik. Oin ba Markiñetik etorten da.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia