Astigarraga (Gipuzkoa)

Donostiako Anjel kalean sagardoa saltzen

Donostiako Anjel kalean sagardoa saltzen <p>Anjel kalean lokal bat izan zuten, upel bat edo birekin. Sagardoa egiten zutenean, galera hartu eta hara eramaten zuten. Han jendeari saltzen zioten. Arrantzaleek estimatzen zuten. Ama eta beste bi emakume egoten ziren han zerbitzen. Edalontzika saltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-046-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anjel kalean lokal bat izan zuten, upel bat edo birekin. Sagardoa egiten zutenean, galera hartu eta hara eramaten zuten. Han jendeari saltzen zioten. Arrantzaleek estimatzen zuten. Ama eta beste bi emakume egoten ziren han zerbitzen. Edalontzika saltzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero sagardua zan calle Angelen, parte zaharrian. Parte zaharrian gendun lokal bat, lokal bat zan. Eta han lokala zuen eta han zeon upel bat fijo, uper bat o bi o ez dakit zer. Han egoten zian. Eta gero hara, sagardoa itten zutenian eramaten zuten hara sagardua hemen, zera hortan galera hor, barrika luze... orain nola festetako ta luzi hoiek izaten dia upel lue estu hoiek? Holakoa zan. Eta galeran hor eramaten zuten Donostira, hara zeara calle Angel edo lokal hartara. Eta deskargatzen zuen han tubo batetikan sartu ta hara deskargatu upelak, upeleta, eta gero han itten zuten saldu. Jendiai. Han Donostiko parte zaharrekuei ta gustatzen zitzaien sagardua, ta geo asko etortzen omen zan hori, arrantzaliak etortzen zianian, badakizu lehen gabian atera ta goizian etorri, arraina freskoa nola? Eta ordun etortzen zianian ba beak ba hoi sagardua edateko ta, han sagardua saltzen zuten. Bukatu arte, han. Ta baiño han kazuelarik ta holakorik ez, baiño behin tortillaren bat baiño ez, zeatikan ez omen zeon. Zerbait'e elektrikua baino ez. Gainontzean beak ekartzen zuen, fiambreran gosaia hamaiketakoa edo iteko beak etxetikan ekartzen omen zuen zera.
- Orduan han edan bakarrik?
- Edan. Edateko zan.
- Edan ta jan.
- Bai, bai, ta batzutan tortillan bat edo bai baiño elektriko ttiki batian. Zeatikan badakizu ordun etxe zahar haietan sua edukiteko ta ez ta han egitten emen zuen.
- Eta zein egoten zen han?
- Ba egoten azn ama berdurak ta geo buelta in ta ama ta gero beste bi emakume. Batek bi aittak uste det Loiolakuak ziela, nik ezagutu izandu nittun baiño ze izena duen ta ez naiz goatzen. Bi emakume egoten zian, batian bat ta bestian txandan bi emakume egoten zian han biak fijak, bat goizetik edo bestia atxaldian ta sagardua saltzen.
- Nola saltzen zuten, basoka?
- Basoka, basoka bai. Basoka. Bai orain txotxa izan dan bezala, ordun kanilla o txoxa o ez dakit zer izango zan baiño bai, basoka.
- Ta zer egoten zen, denboraldi batian zabalik ala?
- Bai, bukatu arte. Etxera hemen sagardua eraman behar zan, hemen ya gero zeratzen hasiz gero, ba nola ya geratu itten da badakizu nola hemen txotx geratzen dute enboteillatzeko? Ba ordun geratzen danean hura, ba ordun itxi egitten zuten.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia