Astigarraga (Gipuzkoa)

Kilkerrak harrapatzen eta zaintzen

Kilkerrak harrapatzen eta zaintzen <p>Etxean ez zuten txoririk izaten, baina kilkerrak bai. Kilkerrak harrapatzea xamurra omen da, nola egiten zuten azaltzen du. Kilkerrari ogi-mamia ematen zioten ardotan bustita, horrela kantari hasten baitzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-032-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean ez zuten txoririk izaten, baina kilkerrak bai. Kilkerrak harrapatzea xamurra omen da, nola egiten zuten azaltzen du. Kilkerrari ogi-mamia ematen zioten ardotan bustita, horrela kantari hasten baitzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxian zuek eukitzen zenuten txoririk?
- Ez.
- Kantatzen zun txoririk?
- Ez.
- Ez. Kilkerrik?
- Bai, kilkerra euki izan dut.
- Hori nola, zuek harrapatzen zenuten?
-Bai, hori're, kilkerra harrapatzen xamurra da, kilkerra harrapatzen xamurra da.
- Nola eiten zenuten?
- Kilkerran txulua billatu, han txuloa jun ta zea bat, belar bat, hola txotxa, belar mehe bat eta sartu ta harekin hola zean ta nunbait azkuria o kilimatu eitten da ta rast! ateratzen da. Kilkerra harrapatzen xamurra da.
- Gero gorde poto batian?
- Bai.
- Ta ze, jaten eman beharko zitzaion? Bestela hil ingo zan.
- Kantatzeagatik, kantatzeko ogi mamiya ardotan bustita. Ta handikan jaten zunian, askotan erdi etzanian ta ordun hasten zan kantari.
- Ta zuek iten zenuten pixa zuluan zulotik ateratzeko? Ala nahikua zan belar batekin?
- Bai, bai, belar bat nahikua zun, belar bat nahikua da. Belartxuan zea hor ta harekin hartu ta.... han atea zigun.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia