Astigarraga (Gipuzkoa)

Astigarragan, hainbat egoitza politiko

Astigarragan, hainbat egoitza politiko <p>Batzokia, <em>Centro Republicano</em>a eta karlisten egoitza zeuden Astigarragan. Elkarrengandik gertu zeuden, eta elkarren artean ez ziren ondo konpontzen. Egoitza bakoitzean hainbat kontu antolatzen zituzten. <em>Centro Republicano</em>an pilotak saltzen zituzten, eta beraiek pilota haiekin ibiltzen ziren jokatzen umetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-023-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Batzokia, Centro Republicanoa eta karlisten egoitza zeuden Astigarragan. Elkarrengandik gertu zeuden, eta elkarren artean ez ziren ondo konpontzen. Egoitza bakoitzean hainbat kontu antolatzen zituzten. Centro Republicanoan pilotak saltzen zituzten, eta beraiek pilota haiekin ibiltzen ziren jokatzen umetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeiñek organizatzen zittun ordun? Batzokin organizatzen zian o zeiñek...?
- Bai, batzokik eta. Ordun zian batzokiya, "centro republicano", ta geo karlistena. Karlistena bihian. Geo zentro republikanua eskubitan eta batzokiya ezkerretan. Eskailleran nola plazara iyotzen da? Han, bat eskubitan ta bestia ezkerretan zien. Danak borrokan!
- Hoi galdetu behar nizun, ondo konpontzen al zian haik?
- Bai, los cojones! Ondo konpondu! Halako mentalizaziyua zeon ta. Holaxe.
- Ta haik ordun batzokikuak edo antolatzen zittuen?
- Bai, batzokik eta gero zentro republikanokuak'e, haik republikanuak oso jatorrak zian. Ta haik pelotak saltzen zittuzten ta denda, taberna're zakaten haik, taberna're bazakaten. Hoixe. Ta pelotak baliyo zittun hiru errial. Pelotak baliyo zittuzten, saltzen zittuzten, guk ibiltzen giñun pelotak. Hiru errial zenek zittun ordun?
- Ta ein eitten al zenituzten, kanpeonatotako ez, baiña hola entrenatzeko...?
- Entrenatzeko ta bai, pelotak goxuan ibiltzen giñen. Pelotak, zea, trapuzko pelotakin ta, bai. Hamabi urtekin ze emango zuten.
- Zeok iñak pelotak?
- Ez, ez, ez, pelotak saltzen zian e? Peloteruak egiñak. Ta esaten det, preziyo hortan saltzen zian.
- Baiño hiru errial ez zittunak in'e igual in beharko zittun?
- Hiru errial zenek zittun ordun? Iñork ez. pelota partidua jokatzen genunian kuadrillan'e, hamar xentimo jokatzen genun. ta iñork'e poltsillun diruik ez, hamar xentimoik'e. iñork ez baezpada jokatu [...], ta kitto in arte segi, jo ta jo hortxe. Ezer ez. Hamar xentimo zenek? entrenamentuik hobena bea, ezta? kitto in arte segi.
kitto in arte segi. halaxe.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia