Enrike Lujanbio Tajdus frailia
Astigarraga (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
Aita Astigarragakoa zuen eta ama Frantziakoa. Primo de Riveraren garaian, aita soldaduska egitetik ihesi joan zen eta hala ezagutu zuen ama; hiru seme-alabarekin itzuli ziren Astigarragara bertan bizitzeko asmoz. Baina Paris eta Astigarraga ez ziren berdinak, ez ohituraz ezta jendez ere, eta amak ezin izan zuen hemengo bizimodu tradizionalera ohitu. Enrikek lau urte zituen hona etorri zirenean eta aita oso gazterik hil zitzaien. Amonak hazi eta hezi zituen eta Enrikek lan egin behar izan zuen aurrera ateratzeko: hamabi urterekin harrobian ibili zen, gerora hondarra ateratzen Loiolan, hamaseirekin hiltegi batean eta azkenik Iberduero enpresan, pilotari izanda ez zuela nahikoa irabaziko pentsatu zuelako. Kontrabandoa ere gertutik ezagutu zuen gerra ondorengo garai gogorretan. Ezkondu eta Donostian bizi izan zen 50 urtez eta azken urteetan Astigarragan bizi izan da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATG-014 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa | ||
ATG-015 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa | ||
ATG-029 | 1998 | Dialektologia-EHU | Igor Lujanbio |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute