Arrasate (Gipuzkoa)

Kale etxeko eta baserriko jatorduak

Kale etxeko eta baserriko jatorduak Kale etxeko eta baserriko jatorduei buruz hitz egiten du. Neskame zegoen etxean zer jaten zuten aipatzen du: baba zuri eta gorria, garbantzuak, arroza... Baserrian, berriz, babak, porru-patatak, gaztainak, berakatz-salda... jan ohi zituzten. Lau behi zituzten baserrian. Biltzen zuten esnea etxerako izaten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kale etxeko eta baserriko jatorduei buruz hitz egiten du. Neskame zegoen etxean zer jaten zuten aipatzen du: baba zuri eta gorria, garbantzuak, arroza... Baserrian, berriz, babak, porru-patatak, gaztainak, berakatz-salda... jan ohi zituzten. Lau behi zituzten baserrian. Biltzen zuten esnea etxerako izaten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zein izaten zan hamen kalien jatordu normala? Asteguneko jatordu normala?
-Ba hamen potajie izeten zan, o… lentejie be ez. Baba gorrixe, baba zurixe, garbantzuek, arroza… ta horretxek gauzok.
-Eta baserrixen, baserrixen be antzea, edo?
-Baserrixen be gehixen baten babak han. Babak. Ta gero porru patatak. Kastaña denporan kastañak, ta gero berakatz saldia… ta…
-Hoi izaten zan afaixa, ezta?
-Bai, bai.
-Gaztaiñak, eta gero berakatz saldia.
-Bai.
-Gero esne katillukada bat hartu ta…
-Bai… ba…euenien.
-Euenian.
-Bai.
-Zueik etxian esnia etxeako itten zeuein?
-Bai, etxerako. Bai, ez, bakarrik etxerako.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia