Arrasate (Gipuzkoa)

Kalabazaren eta mandoaren ipuina

Kalabazaren eta mandoaren ipuina <p>Aita oso ipuin-kontalaria zen. Batzuk berak asmatzen zituen. Kalabazaren eta Astoaren ipuina kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-006-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita oso ipuin-kontalaria zen. Batzuk berak asmatzen zituen. Kalabazaren eta Astoaren ipuina kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hori. Ta amandriena... bueno! nik rekuerdo bat dauket oso ona amandriena be. Ta gero aitte ipuinkontalarixe. Hak asmetan zittuen ipuiñetan-ta. Ta adurra darixola egoten giñen gu haren ipuiñekin. Oso gaztaro politte. Ipuiñak? Ba, berak asmetan zittuen hak.
- Gogoratzen dozu, holan, ipuiñen bat?
- Bueno, ba, ipuiñek... ipuiñek, bai, gogoratu... batenbat igual gogoratuko naz ni... Ba, esaten oskuen bat, adibidez -bat kontetaarren, e-:

Juaten da gizon bat ferixara hamen Arrasatera -Arrasaten ferixia eitten zan ostiraletan ta-, juaten da gizon bat eta han egozan kalabaza haundi batzuk egozan ferixan. Batek saltzen euken. Ta basarrittar bat, han mendixen bizi zana, esaten otse: "Hi, horrek zer dittuk, ba?", "Horreik? Horreik, joe, horreik manduen arrautzak dittuk, moteil! Hik ez dakik, ala?". "Manduen arrautzak?", ta "Bai, bai, bai, manduen arrautzak". Ta "Bueno, ta horrek ze?", "Hortik mandokumiek urteten jok". "Zela urtengo jok, ba, mandokumiek?", "Baietz, ba! Ein eik probia! Total, bost duro besterik ez jok balixo". Orduen bost duro diru asko ei zan. "Bueno, ba", erosten dau. "Hik hartu ta ipini otzarapeian eta hamendik hamabost egunero seguru mandokumiek urtengo dostana [...]". Bueno. Hartzen dau besapeien zeroi, kalabazioi, ta badoia etxerutza. Ta etxera [juaterakuan], baserrixan, izugarrizko aldatza ei eukan, ta eurixe eindda ta laban samar. Ta badoia aldatzian, bastante gora doiela, laban eitten dau gizonorrek, urteten dotso kalabaziorrek beso azpittik ta "Aiba!", han doie "tan-ta-tan", goittik behera, "tan-taun-taun"... "plausta!" Sasira. Sasixen erbixe lo. Urteten dau erbixorrek bere belarrixok tente dittula, hango ariñeketie! Ta "Eneee! Akabo nire mandokumie! Putx! Putx! Putx!" esaten otsen, baiña mandokumiek ihes in´tsan.

Holako kontuek-eta bai.
- Politta.
- Bueno...
- Eta honek berak asmautakuak ziran?
- Berak asmautakuek horrek. Eta beste... Zer esango dotsut? "Gaur ikusi dot txori bat, baiñe ze politte zan! Hurrengo hona etorten bada, harrapau bihar dot. Buru bi euken: bat hola begire ta bestie hola. Buru biko txorixe". Ta guk siñistu! Siñistu, baiña! Ta holako zelebrekerixak eta... Betik holakotxe zerbaitzuk esaten.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia