Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Don Bonifacio abadea

Don Bonifacio abadea <p>Don Bonifacio maisua oso erdaltzalea zen. Ikasleak zigortu egiten zituzten euskaraz egiteagatik. Maisuak Francoren argazkia eta Espainiako bandera jarri zituen ikasgelan. Francoren zalea eta Juan XXIII.aren aurkakoa izan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Don Bonifacio maisua oso erdaltzalea zen. Ikasleak zigortu egiten zituzten euskaraz egiteagatik. Maisuak Francoren argazkia eta Espainiako bandera jarri zituen ikasgelan. Francoren zalea eta Juan XXIII.aren aurkakoa izan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek eskolan euskeraz itteagatik-eta kastigau itten zindduein?
- Koruetan hor azkeningo egon zan Don Bonifaziok, horrek bai, horrek egurra.
- Euskeraz itteagatik, e?
- Bai, horrek Francon erretratua eta bandera espaiñola ifiñitta eukitten eben, gaiñien bera ta bera hola mahaixen jarritta, ta guarda zobillak eta eruen eta zutik ifiñi zerien, eskolan eta itten gindduen, guarda zobillak sartuta ta Francon erretratua ta bandera espaiñola-ta…
- Koruetan, e?
- Bai, bai.
- Gauza horreik normalian kalian gehixau pasau izan dira.
- Bai, Koruetan harek egurra, harek zera itten eben, harek, bueno! Gero esango dotsut, hor Apotzagatik etorri zan, hango istorixak be, zerekuak. Baiñe Koruetan itten zittun zerak, eta Koruetan in eben horrek gaiñera egun baten, mutiko batek beste bati emun otsen belarrondoko bat, eta bera Joxe Antonio hori hildda dau, eta bestia zan Erreka […] Eujenio Altube, diabro samarra zan hori, Eugenio hori. Mutiko horrek emun otsan plastadan bat zeari, Joxe Antonio horri, ta fan da abadiorreana, “jauna, Eujeniok jo in nau” ta “no entiendo, hablar en castellano”, ta mutikua buelta in ta badoia eta zeozer akordau jakon erderaz, buelta in ta fan da, “jauna, Eugenio palo, Eugenio palo”, “neuk emungo dostat beste bi belarrondoko”.
- Eugenio palo?
- Bai, “jauna, Eugenio palo”, eta “Eujenio palo nik emungo dostat hiri”, eta beste bi belarrezkiñako onddio.
- Bonifazio hori orduen erdera zalia zan.
- Erdera zalia eta militar zalia ta, semia militarra daukela esaten daue, zerien, Madrillen. Hori gu han eskolan amadekasiaz itxi ta urtien lau bat bider Madrillera faten zan orduen. Hori frankistia zan eta Franco hil zanien hil zan beori be. “Juan veintitrések" eliziori bueltia emun otsanien, buuf! Hori kontrarixua zan horrek itten euen, bueno!
- Bigarren konziliuaren kontrakua zan, e?
- “Juan veintitrések" guzurrak esatiari itxin in bihar jakola ta, eliziari emun otsan kriston astinddua orduen.
- Bakarra izan da.
- Egixek esan zittuana, gero haren atzetik nunbrauen hillabetegarrengo garbittu in zan gabien, uhera fan ta hurringo goizien hildda agertu, baiña orduen ez zala komeni, ez zala sartzen “Estado Vaticano”, ha independientia zala ta, hor zer pasau zan eurek jakingo daue.
- Eurok bakarrik.
- Bai.
- Figuria zan orduen Bonifazio hori.
- Hori…
- Peligrosua.
- Militarra konpletua. Apotzagan be kristonak egindda etorri zan, e? Handik hona, bueno! Apotzagan be, han be, onddiok bizi da, osasun asko ez dauko baiña Degurixan euen Apotzagako […], Joxe Mari, alzeimerrakin-edo jodiuta dago, baiña harek be han Degurixan haren kontuak esaten zittuen, eta zela gerra denporan euskeriaz ezin lekiela iñora fan ta erderaz in biher zala sermoien esan eben zerak, agurok kanpora urten daue eta batera, […] Bittorixan karnazeron batzukin-ta egonda lanien eta ibilixen erderaz ikasi jentiak, ikasi edo nahastu behintzet, geure moduen, eta urten ebenien “el sermón que ha echau el cura poca gracia me ha hecho”, esan ei eben, eta gero atzetik beste bat, Baxilio Etxetxokua, Ribera, hemen asko ibiltten zan, Laminaziñuan itten eben lana, eta gero gu mutikuak gintzala bolalekuen be bai hor ibiltten gitzen alkarregaz be, eta ha atzetik etorri ei zan eta, agurok ez zittuen ba barra-barra erderaz itten ifiñi? Bestia atzetik gerotxuago elizatik urten ta txapela janzten, haize hotza iebillen, Frantzia haize hotza lehengo egunetan ibilli dan modukua halakua, haize hotza eta, “hacer frío seco seco” zeorrek, txapela jantzi euen horrek, “hacer frío seco seco” harek be, eta agurok barra-barra erderaz.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia