Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Oinez mezara, Arantzazura

Oinez mezara, Arantzazura <p>Santo Domingoak Otalora Zelain eta San Juanak ziren jai handienak. Orduan oinez ibiltzen zen jendea. Arantzazura ere oinez joaten ziren. Arantzazutik O&ntilde;atira jaitsi, han trena hartu eta Aretxabaletako plazako dantzara joaten ziren. Urkulutik Urrexolara, handik Jaturabetik eta Arrikrutzetik Arantzazurakoa izaten zen igande askotako meza entzuteko egiten zuten ibilaldia. Nahiz eta autobusa bazegoen O&ntilde;atirako, Arantzazutik oinez jaisten ziren; trena hartu, San Prudentzion trenez aldatu eta Aretxabaletara itzultzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Santo Domingoak Otalora Zelain eta San Juanak ziren jai handienak. Orduan oinez ibiltzen zen jendea. Arantzazura ere oinez joaten ziren. Arantzazutik Oñatira jaitsi, han trena hartu eta Aretxabaletako plazako dantzara joaten ziren. Urkulutik Urrexolara, handik Jaturabetik eta Arrikrutzetik Arantzazurakoa izaten zen igande askotako meza entzuteko egiten zuten ibilaldia. Nahiz eta autobusa bazegoen Oñatirako, Arantzazutik oinez jaisten ziren; trena hartu, San Prudentzion trenez aldatu eta Aretxabaletara itzultzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña orduen pittin bat jai girua eta erromerixa girua-ta, nora joteko zera zeukein zeuek, nora joten zeuein, auzoko edo…?
- Hemen, hemen?
- Bai.
- Atxabaltara, gu betik Atxabaltara.
- Atxabaletara? Auzuen, auzoko jaixak aparte ez zan…
- Aparte, e? San Juanetan, San Juanetan bakarrik, e? San Juanak eta Santo Dominguek. Santo Dominguek Otalora Zelain, marietzien, Santo Dominguetan.
- Otalora Zelai Azatzan dago, ezta?
- Bai, Otalora badakizu nun dauen, ezta?
- Bai, bai.
- Ba honutzatxuau, Otaloratik kale aldera zatozela eskubitara.
- Oñatiko jentia be etorten zan…
- Santo Domingora?
- Bai, Santo Domingora, klaro. Hori bada Otalora Zelaiko…
- Otalora Zelaira etorriko zan , bai.
- Neri kontau dost Oñatiko jentiak Otalora Zelaira etorri…
- Basotik igual etorriko ziren.
- Neskia Eskoriatzara lagundu eta gero, oiñez, Araotzera.
- Bai, bai, eta oiñez etorritta segurutik Oñatitik, oiñez etorritta.
- Araozdik, e?
- Arantzazura be oiñez faten giñen, e? Hiru ordu-edo itten gauen bidien.
- Eta beste hainbeste bueltan.
- Bueltau, kasi betik etorten giñen Oñatira bajau, Oñatira bajau eta gero trenien.
- A, trenian.
- Trenien etorten giñen. Gero trenien zeatik hola fiestia hartzen gauen. Arantzazutik bueltia in eta gero etorten giñen Atxabaletako fiestara. Atxabaletan betik egoten zan erromerixia-eta…
- Andra Marittan-edo?
- Ez, domekero.
- A, domekero. Domekeroko jaira.
- Domekeroko jaire etorten giñen. Arantzazura faten gitzan domekan, klaro. Faten gitzen domeka goizien goiz urtenda. Faten giñen oiñez.
- Han mezia entzun.
- Han mezie entzun, konfesau, komulgau, horreik danok han egin eta gero Oñatire bajau. Eta gero Oñatin trena hartu ta Atxabaletara erromerixara ta ba gabien etxera. Dana oiñez.
- Eta hori ze itten zeuein, kuadrillan?
- Kuadrillan, klaro, bai, Arantzazura kuadrillan kasi betik. Batzuetan anaiekin be bai, eta anaien lagunekin eta neska ta mutil ta, ba hola faten giñen. Betik oiñez.
- Hiru ordu, pasiutxua da, e?
- Bai, ba hiru ordu nik uste dot hartzen auela.
- Zuek zela itten zeuen bidia?
- Ba han oin presia dauen lekutik gora, Urkulutik gora. Eta gero Urrexolara eta gero handik behetik Jaturabetik gora.
- Arrikruzdik…
- Hori da, Arrikruzdik Arantzazura.
- Pasiutxua! Orduen baeuen autubusa Arantzazutik kalera?
- Autubusa bai, egoten zan e? Batzutan oiñez be bai gu Oñatire, e? Aldaz beheran ondo, eta gero zela trena egoten zan, trena be hemen kanbixau in biher izaten zan, Zubillagan…
- Zubillagan ez, San Prudentzion.
- Edo San Prudentzion, txarto esan dot. Oñatireko kanbixau…
- Eta Eibarretik etorrena hartu ta…
- Hori da. Horreik danok egitten gittuen.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia