Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Bilbon egindako egonaldia; zer nolako esperientzia

Bilbon egindako egonaldia; zer nolako esperientzia Bilbokoa, etxe ona; familia aberatsa. Gauza asko ikasteko aukera izan zuen. Jende garrantzitsua ezagutzeko aukera; horiekin agertu beharreko jarrera; eta abar. Esperientzia gomendagarria; "jendiakin pazienziak hartzen" ikasteko oso egokia. Gaixorik jarri zelako itzuli zen Apotzagara Eulali. "Señoriakin" zuen harremana.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bilbokoa, etxe ona; familia aberatsa. Gauza asko ikasteko aukera izan zuen. Jende garrantzitsua ezagutzeko aukera; horiekin agertu beharreko jarrera; eta abar. Esperientzia gomendagarria; "jendiakin pazienziak hartzen" ikasteko oso egokia. Gaixorik jarri zelako itzuli zen Apotzagara Eulali. "Señoriakin" zuen harremana.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Klaro, zan etxe ona, gauza asko ikesten zeuen, eta jentiekin asko tratetan zeuen, ze jente asko sartzen zan etxie zan. Lehendik, ez dakitzu? Aurretik jente aberats askokin tratetan euen, eta... fan biher zeuen ba puxkat ikasixaz, ikasixaz jente horrekin apur bat tratetako. Ez nik asko tratetan neuelako; zu zatozenien beti ein bihar dozu /bihozu/... Honbre. Gaiñera berak hortan zer haundixe eukitten euen, zela jentie... Berak berba ondo eitten euen, zelan hogei urtekin geratu zan gor, hogei urtekin tinpanuek apurtu jakon, ta geratu zan gor; eta horregatik berak berbetan ondo ekixen. Horregatik berak baekixen, eta esaten euen: halaxe tratau bihar dozu /bihozu/, [...], halaxe berba ein bihar dozu /bihozu/, [...], eta berak erakutsi itten otsun zela jentiekin tratau biher zan. Eta horrek asko esan gura dau. Nik askotan esaten neuen lehenao, danak egon biher leukiela urte paretxo bat holakotxe etxe baten, ikesi daixen jentiekin bizitten, jentiekin pazientziak hartzen; eta beste mille gauze ikesten dozu etxe baten. Asko etxetan ez, asko etxetan etxien baiño txarrao, baiñe etxe on baten bai.
-Orduan zuretako esperienzia ona izan zan?
-Niretzako bai, bai, bai. Ni ez banintzen geixotu, ni ez nintzen etorriko, ez nintzen pentsau be ez gaiñera; medikuek ainddu ustelako handik urten in biher neuela; eta zelan ha ezin leikien egon bateon bat barik, eruen biher izen euen beste bat, beste gazte bat. Baiña hala ta guzti be, hola bankure fan biher zanien, edo berak bisitta holan inportanten batzuk ein biher zittuenien-edo, neuri eskribiduten usten kartie, orduen ez euen telefonorik, ez euen telefonorik, eta hak kartaak eskribiduten bai, e, ra-ra-ra eskribiduko zun kartie, ta kartie etorko jaten, ba zelan gustauko litxakion juatie neu juatie, zegatik ulixai bisitta eitteko eukela, bestie, bestie, bestie, bankure eta horra eta hona, eta neu fan biher izeten neuan interprete, neu fan biher izeten neuan interprete. Eta asko gure izen nustan, asko, e! Asko, asko. Eta neuk be bai, e, neuk be asko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia