Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Esne-saltzera kalera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Esnea Arrasaten saltzen zuten. Arrasateko merkatura arrautzak, barazkiak eramaten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esnie bai, esnie asko eukitten zeuein etxian?
- Esnie bai, bai, esnie asko, esnie saldu be itten euen. Esniek orduen denporetan lehenengotan Mondrauera saltzen euen, […], bai.
- Astuan.
- E? Astuan, klaro, mutikua asto gaiñian ta ama… ama oiñezien! Amak beste berdura batzuk edo zertzu batzuk eruaten zittun, plazie itten zan orduan Mondrauen, plazie itten zan bai? Eta plazara eruaten zittuan holako trastetxo… zer batzuk eta… […]. Holaxe bizi gitzen gu.
- Eta arrautzarik, arrautzarik...?
- Arrautzak be bai, bai, etxian jan baiño gehixau saldu! Oilluak libre ibiltten zien, libre ibiltten zien oilluek. Kortan eukien otia deiketan jakona, holako, ba… egur batzuekin, makilla batzuekin eindde ta han lo itten auien. Eta gero zulo bat aukien, sarterie deiketan jakon, kanpora urteteko.
- Sarterie?
- Sarterie, sarterie. Ta gero handik holako eskillara bat eukitten euen eurendako, holako… egur baten gaiñien, ba, ifiñitte, […] egurre. [Gura baeuen] bajau itten zien, ta handik gora igoten euen.
- Gura euenian urten eta gura euenian sartu.
- Gura euenian sartu, hori ba.
- Arrautzak ederrak orduan.
- Arrautzak, e, banasta batzuk eukitten zittun, […] batzuk eukitten zittun arrautzak itteko, ta... Jan, noberak […] ezin jan arrautzak, saldu in bihar.
- Saldu in bihar.
- […] Zuek hori ez dozue ezautu, e!
- Ez.
- Hoba ez, gaiñera!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia