Xabier Zubizarreta Lasagabaster Txiron
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1944)
Biografia
Aretxabaletako Durana kalean jaio zen 1944an. Aitak, Izurieta auzoko Olabenekoa, harrobi bat ustiatu zuen urteetan; ama, berriz, Aozaratza auzoko Artabe baserrikoa zen. Xabier 3 urtetik 8ra bitartean Artabe baserrian bizi izan zen. Auzoko eskolan ikasi zuen kalera etorri zen arte. Eskoriatzako maristetan urtebete, Donostiako "Misioneras del Sagrado Corazóneko" mojekin beste urtebete, lau urte Eskoriatzako marianistekin eta Logroñokoekin beste urtebete ikasi zuen. Elorrion nobiziatua egiten hasi eta urtebeterako botoak hartu zituen. Handik Zaragozara joan zen eta han erabaki zuen fraidegaitza etetea. Gero Arrasaten ezkondu zen, Intxausti baserriko alaba batekin. Bi seme-alaba dituzte. Arrasateko alkate izana da urte askoan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-033 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Kepa Elortza | ||
ARE-034 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute