Mila Zubizarreta Unanue

Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1948)

Biografia

Isurietako Olabe baserrikoa, guraso biak baserritarrak zituen. 12 urtera bitarte mojetan ikasi zuen. Etxean jaso zuen hitanoa, modu naturalean. Kalean lotsatu egiten zen euskaraz hitz egiten, eta ahalik eta erdara onenean hitz egiten saiatzen zen, baserritarra zela igarri ez zedin. Euskararen aldeko mugimendua hasi zenean eta euskaraz alfabetatu zenean konturatu zen zer altxor zeukan. 1986an Arrasateko AEKn hasi zen lanean, itxi zuten arte. Konserje ere egon zen hainbat ikastetxetan. Hitanoari buruzko elkarrizketa egin genion Jasone Gorroñorekin batera.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARE-083 2024 Aretxabaletan hika

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Hika, kontzienteki Bideoaren ikonoa
2 Kaletarren eta baserritarren euskaran aldea Bideoaren ikonoa
3 Baserritarra eta hika-hiztuna izatearren konplexua Bideoaren ikonoa
4 Auzoko neskekin hika nerabezarotik aurrera Bideoaren ikonoa
5 Anaia gazteari umetan zuka, goxoagoa zelakoan Bideoaren ikonoa
6 Hikaren inguruko konplexua uxatzen Bideoaren ikonoa
7 Aita zorrotza euskara kontuekin Bideoaren ikonoa
8 Hika baserritarrekin lotuta eta baserritarrak gutxietsita Bideoaren ikonoa
9 Konplexua euskalkiarekin Bideoaren ikonoa
10 Bergaran ez zelakoan euskaraz egiten Bideoaren ikonoa
11 Hikarik ez nagusiagoei eta senar-emazteen artean Bideoaren ikonoa
12 Konplexuen eragina hizkuntzan Bideoaren ikonoa
13 AEK-k lagundu zion kontzientzia hartzen Bideoaren ikonoa
14 Gaztetan lagunartean gaztelaniaz; euskaraz egiteko hautua Bideoaren ikonoa
15 Hizkuntzarekiko konplexua izatetik kontzientzia hartzera Bideoaren ikonoa
16 Mutilei errazago hika neskei baino Bideoaren ikonoa
17 Euskararen erabilera asko jaitsi da Aretxabaletan Bideoaren ikonoa
18 Azpeitian irakasleek elkarrekin hika Bideoaren ikonoa
19 Loramendi Elkarteak euskarari emandako bultzada indargabetzen Bideoaren ikonoa
20 Umeak gaztelaniaz, euskaraz jakin arren Bideoaren ikonoa
21 Euskarazko alfabetatze-eskolak ikastetxeetan Bideoaren ikonoa
22 Euskararen prestigioa gainbehera Bideoaren ikonoa
23 80ko hamarkadan, euskararen aldeko olatua Bideoaren ikonoa
24 Euskarazko aditz eta egitura okerrak ugaltzen Bideoaren ikonoa
25 Hikaren inguruko gogoetak edo zalantzak Bideoaren ikonoa
26 Hitanoaren egoera euskararen egoera txarrarekin lotuta Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia