Antzuola (Gipuzkoa)

Gari-ebakitzearen inguruko azalpenak; lexikoa

Gari-ebakitzearen inguruko azalpenak; lexikoa Auzoan garia jotzeko makina zuten bi sozietate zeuden. Garia ebaki ondoren zertxobait lurrean lagatzea komeni izaten zen. "Mutxurra". Ondoren metatu egiten zen. Belarra eta garoarekin ere metak egiten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-064-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzoan garia jotzeko makina zuten bi sozietate zeuden. Garia ebaki ondoren zertxobait lurrean lagatzea komeni izaten zen. "Mutxurra". Ondoren metatu egiten zen. Belarra eta garoarekin ere metak egiten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zegaittik eze gari-jotia ba soziedadiak zeren. Honek esan dabena ez, honek gutxi nola hartzen zeben, ez zeuken makinaik. Zegatik eze makinak be pagau in bihar zien. Eta soziedadiak zeren, gure auzuan be bi soziedade zeren makinakin. Eta hasten zan lehenengo gorengo basarrixan eta gero goittik behera. Eta hurrengo urtian behian egoten zien makinak, ba behetik gora hurrengo urtian. Baiña danak..., garixa puskat metan, gaiñera, mejorau itten zan egoten, egun batzutan asentau itten zan.
-Azauetan lotuta gero...
-Bai, hola ipintzen zien.
-Lurrian ez zien lagatzen?
-Ez. Lurrian lagatzen zan puxkat sekatu artian.
-Hori ze izaten zan, ordu batzuk edo?
-Segun denporia zelakua zan. Baitta hondatu be bai. Denporia txarra, holakotxe lanbrua jo eta bustixa ezin da jaso, eta baitta hondatu be baten in jakuen, bertan erne, lurrian erne, jasotzeko asti barik. Urte baten akordatzen naiz ni, erne ein jakuen batzuei. Gurian pillauta zeren, baiña gurian be meta-puntak puxkat berdatu zien, e. Zeaitik eze itten zan, mutxurra esaten jakon lehenengo. Lehenengo bi ipintzen die hola, gero beste bi bestekaldera, kruzauaz, eta gero ya hasten da illaria, illaria formal, ipiñi ta ipiñi illaria, eta buelta dezentia hartzen dabenian, ba diametrua bi metro inguru hartzen dabenian edo, ba ya goraoko illaran hasten zan. Ba hogeta hamar bat zentimetro gorauan berriro, gorauan ipiñi beste illara bat. Gero hirugarren illaria beste hogeta hamar zentimetro gorauan ipiñi. Eta hola juten zan ba norberak ondo harrapau arte. Metiak hartuko zittuan hiru metro igual alturia, metiak esaten jakonak. Bittik gora behintzet danak. Batzuk haundixauak eta beste batzuk txikixauak. Metia ba, bedarrakin be metia itten zan, garuakin be metia itten zan. Eta garixakin'e bai. Lehenengo metatu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia