Antzuola (Gipuzkoa)

Basoak nolakoak ziren; gaztainadiak

Basoak nolakoak ziren; gaztainadiak <p>Basoak nolakoak ziren. Gaztaina bilketa: haga batekin jo eta bota. Nola jaten zituzten: egosita eta erreta. Lexiko interesgarria. Gaztaina klase desberdinak. Saldu ere egiten zituzten. Gaitza sartu zitzaien, eta poliki-poliki igartzen hasi ziren gaztainadi guztiak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-055-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Basoak nolakoak ziren. Gaztaina bilketa: haga batekin jo eta bota. Nola jaten zituzten: egosita eta erreta. Lexiko interesgarria. Gaztaina klase desberdinak. Saldu ere egiten zituzten. Gaitza sartu zitzaien, eta poliki-poliki igartzen hasi ziren gaztainadi guztiak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxe bueltan terrenuak eta basuak esan dozu?
- Bai, bai, bai.
- Basuak ze zian...?
- Bueno, basuak ba…
- Gaztaiñia edo ze zian?
- Dana, bai, gaztaiñia gehixen, gaztaiñia. Eta gero haura be udazkenian, gaztaiña haura, batu itten zan negurako eta gorde.
- Eta ze…?
- Eta gero, neguan, danboliñian gaztaiñak erre, gaztaiña erriak. Ta egosixak´e bai. Honbre! Afaittarako! Berakatz zopia eta gaztaiña erriak eta... Berakatz zopia eta egosittakuak´e bai. Holako lapiko haundi baten gelatzuan txintxiliz ipini ta gaztaiñak egosten zian ta egosixak´e bai ta erriak´e bai. Ederrak, e?
- Bai, ez?
- Bai, bai.
- Gaztaiñak zelan batzen zenduezen?
- Ba...
- Zeoze erabiltzen zenduen?
- Bai, hiru bat metroko egur bat, hagia esaten jakon. Ezin alleau [izaten da] ta harekin jo ta bota, jo ta bota, ta gero lurrian batu.
- Zelan esaten detsazue zuek azalari, gaztaiñian...?
- Koskola.
- Koskola.
- Koskola. Ta gero harek pikau itten zeban. Eta gero itten zian egur batekin holakotxe bikotxa, motxardia, ta harekin hola "tak" hartu. Klaro, harek arantzia zeukan ta batzen giñuzen banastara, otxarrenera. Bai. Ta gero haura barruan gordetzen giñuan negurako, e. Gaztaiñia kanpuan bustitta hondatu itten zan.
- Eta gaztaiña klase diferentiak zeren?
- Bai, bi-hiru klase bazian, bai.
- Ta ze izen zeken? Akordatzen jatzu?
- Ba...
- Abadiñaua edo?
- Abadiñau gaztaiñia, baitta, abadiñau gaztaiñia. Hori da. Ta bestia, berriz, ba, normala gehixen zan. Normala ba... bai, gehixen.
- Gero gaztaiñia saldu eitten zan ferixan edo?
- Baitta. Bai, bai, bai. Ferixan ez, baiña ibiltzen zian basarrittan gizonak, gaztaiñaik daukazun preguntez, erosteko. Bai. Gero saldu itten zeben leku batzutan. Bai, bai.
- Gaztaiña asko zeuan orduan?
- Bai, orduan bai. Ta gero etorri zan gaztaiñian enfermedade bat eta danak ihertu in zien asko, e. Bai, ihertu in zien ta harrezkero ez da lehengo moduko gaztaiñaik ikusi. Hori da.

Egilea(k): Leire Araiztegi (Ipintza institutua) , Ainhoa Fernández de Aránguiz (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia