Antzuola (Gipuzkoa)

Bizitzarekiko ikuspegia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-032-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bizimodua zeharo aldatu da. Bizitzarekiko ikuspegia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zelako diferentzia haundixa, ez? Mortala, ez?
-Kotxiak eta orduan zenbat egongo zien ba?
-Esan be eitten dabe geuk biziko doguna haundixaua izengo ete dan honen edadera aillegatzen baga.
-Onerako ala txarrerako, hoixe ez dakit.
-Hori segun. Zela norberak hartzen daben be bai. Onerako izanagatik norberak pentsatzen ez baldin badau ona dala. Guretako horregatik gauza txarra ikustia ona izeten da jentiandako be apreziatzeko. Baiña txarra ikusi barekuak ez dau apreziatzen ona [...]
-Zurixa jaitzeko beltza jakin bihar ei da.
-Eta basarriko lanak lehendik hona aldatu dia asko ala?
-Eitten da. Basarrixan ez da ia eitten lanik. Ostian erreminttak eta bai aukera haundikuak, baiña ez dala labratzen. Orduan garixa be asko ereitten zan eta, artua be bai ta. Gaur garirik Antzuola guztian ez da ereitten. Orduan etxeik ez zeon garirik ereittekeik. Neuk ereitten dot San Isidrotarako. Puxketatxo bat. Botatzen dot holako korrotxo bat San Isidrotarako.
-Eta hori ze da, ez dalako rentablia edo?
-Itxuria. Ez, ez da. Basarrixak [...] ez da geratzen. Hara! Zela esango dotsut, basarrixan janik ez da falta, baiña kaleko moduko dirua errez irabazi be ez. Eta jentiak libertade haundixa dauka kalian. Eta andrakumiak´e berriz kalekuak ez dauke konparaziñoik. Basarriko andriak lana ein bihar izeten dau sarrittan gizonak baiño gehixao. Gizonakin batera kanpuan eta gaiñera etxekuak. Eta kalian berriz holakoik ez dauka andriak. Eguakitzian lanetik erten eta domekara arte fuera, eta bakaziñuak eta beste gauza batzuk.
-Libertade gehixao.
-Segiakin ebaitzen zien bedarrak be, eta makinak [...] Nik ezautu dittuten basarrixak aber zenbat hustu dien Antzuelan. Neuk ezaututakuak asko. Asko. Galartza auzuan, Txangala esaten jakon, hustuko zien nere akorduan, Gorla bat, oin errentero moduan etorritta badare atzera Euzkitzetan eta, baiña horrek hustu ein zien eta atzera oin errentero, ez dakit ze jente daon e. Gorla, Etxenausi, Etxeberritxo, Galartza Kaxetia, Galartza. Galartza bixak aldeta, oin Bergatik etorritta dare baten batzuk, baiña. Besasti, Mendiola, Sarralde, Arrasate, horrek danak hustuta dare.
-Arrasate hemen goixan ez dago hori? Jausitta dago, ez?
-Ez dago jausitta. [...] baiña jausteke dago. Horrek nere akorduan. [...] Galartzan be jiratzen zien lagun pilla galanta eta. Eta komuniua einddakuan hamar urte arte eskolatik etxera eta hantxe etxekuekin batera lanian. Zazpi urtekin eskolara. Behin hamar urte ezkero, hamabi urtera baten batzuk egongo zien baiña, basarrikuak jeneral e...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia